Joaquim Alberto Chissano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joaquim Chissano
Joaquim Chissano (2004)

Politikari mozambiketarra (Chibuto, 1939). Gazterik ekin zion Mozambikeren independentziaren aldeko borrokari. FRELIMO Mozambikeko Askapen Frontea izango zen Eduardo Mondlaneren idazkaria izan zen. FRELIMO sortu orduko (1962), erakundeko kide egin zen, eta goi-mailako erantzukizunak izan zituen. Mondlane hil zutenean (1969), FRELIMOko buruzagi berria zen Samora Machelen lagun mina egin zen. 1974an, Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ostean, Lusakako Itunak, Mozambikeren independentzia ekarri zuten akordioak, negoziatu zituen, Machel eta Dos Santosekin batera. Trantsizio-gobernuko (1974-75) lehen ministro izan zen, eta atzerri-gaietakoa, gero. Mendebaldeko potentziekin harremanak hobetzen ahalegindu zen ­herrialde sozialistekikoak hautsi gabe­, laguntza ekonomiko eta humanitarioa lortzearren. Samora Machel hil zenean (1986), Mozambikeko presidente izendatu zuten. 1992an, bakea sinatu zuen RENAMOko gerrillariekin, hamazazpi urteko gerra zibila amaiarazi zuena. 1994an, lehen hauteskunde demokratikoetan, Chissano hautatu zuten presidente mozambiketarrek. 2005ean, Armando Guebuza alderdikideari utzi zion estatuaren buruzagitza, eta alde batera utzi zuen politika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Alberto Chissano Aldatu lotura Wikidatan