Léopold Sédar Senghor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léopold Sédar Senghor
Léopold Sédar Senghor

Senegalgo lehenbiziko Presidentea
1960 – 1980
Ondorengoa Abdou Diouf

Jaiotza 1906ko urriaren 9a
Joal, Senegal
Heriotza 2001eko abenduaren 20a
Verson, Frantzia
Alderdi Politikoa Senegalgo Alderdi Sozialista
Ezkontidea Colette Hubert
Lanbidea Olerkaria, idazlea
Erlijioa Katolikoa

Léopold Sédar Senghor (Joal, Senegal, 1906 - Verson, Frantzia, 2001) Senegalgo estatu-gizona eta frantsesezko poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakarren ikasketak hasi ondoren, Parisa joan zen, eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan, L'Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen, Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio-esparru batean, eta Frantziako Erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d'ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia-bilduma.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarrerako. 1948an, Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen, eta 1960an Senegalgo errepublika berriko lehendakari hautatu zuten.

Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, Frantses Akademiako kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia-bildumak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léopold Sédar Senghor Aldatu lotura Wikidatan