Johann Hermann Schein
Wikipedia(e)tik
Johann Hermann Schein (Grünhain, Saxonia, gaur egun Alemania, 1586ko urtarrilaren 20a - Leipzig, Saxonia, 1630eko azaroaren 19a) alemaniar musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
1615ean, Weimarko gorteko kapera-maisu izendatu zuten. 1616tik aurrera, Leipzigeko Santo Tomas elizako musika-zuzendaria izan zen, Johann Sebastian Bachen aurretik. Lan ugari idatzi zuen: madrigalak, musika-tresnetarako lanak eta korurako lanak, besteak beste, alemaniar musikaren aurrerabidean garrantzi handia izan zutenak. Italiar moldeak erabili zituelako da ezagun batez ere Schein.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.