Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
Wikipedia(e)tik
Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet (Düren, Prusiako Renania, 1805 - Göttingen, 1859) alemaniar matematikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Bere garaiko matematikari ospetsuenekin izan zituen harremanak. Berlingo eta Göttingengo unibertsitateetako irakasle izan zen 1827 urteaz geroztik. Ospe handia izan zuen diferentzialen, serieen, integral trigonometrikoen eta zenbakien teoriaz eta analisiaz egindako lanengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.