Gustav Klimt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klimt.jpg

Gustav Klimt (Baumgarten, Austria, 1862ko uztailaren 14a - Viena, 1918ko otsailaren 6a) margolari sinbolista austriarra eta Vienako Art Nouveau edo Sezession estiloko kide garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bere lan garrantzitsuenenak artean margolanak, horma-irudiak eta beste motako arte lan asko aurki ditzakegu. Gehien maite eta jorratu zuen gaia, emakumearen gorputza zen; beti ere erotismo ugariz blai.

Formazioa eta hasierako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienako Ofizio eta Arte Eskolan egin zituen ikasketak 1879 eta 1883 urteen artean, eta arte dekoratiboen teknikak landu zituen bertan. Hamalau urterekin, Arte Aplikatuen Eskolan sartu zen, eta beharrezko prestakuntza ikastaroa egin behar izan zuen. Michael Rieser, Ludwing Minnigerode eta Karl Hrachowina izan zituen irakasle. Klimten Ernst eta Georg anaiak ere Arte Aplikatuen Eskolako ikasleak izan ziren. Georg eskultorea eta zizelatzailea izan zen, eta anaiaren koadroentzat hainbat marko diseinatu zituen. Klimt, bestalde, Munich eta Vienako unibertsitateetako ohorezko kidea ere izan zen.

Vienako Arte Aplikatuen Eskolako ikasketak amaitu zituenean, Ernst Klimt anaiak eta Franz Matsch-ek sortutako Artisten Konpainian sartu zen. Lehen lan garrantzitsua 1883an egin zuen: Fiumeko Udal Antzokia dekoratu zuen, Yugoslavia ohian. Pinturak, horma-irudiak, marrazkiak eta beste zenbait arte-lan dira Klimten lan ezagunenak. Horietako gehienak Vienan daude ikusgai. Wiener Sezession delakoaren sortzaile eta eragile nagusia izan zen, eta baita honen Ver Sacrum egunkariarena ere. Urrea erabili izan zuen bere koadroetan, eta hori da, zehazki, Klimten lanen ezaugarrietako bat.

Halaber, bere margoetan batez ere emakumearen gorputza eta biluztasuna islatzeagatik ere ezaguna da Klimten lana. Art Nouveau mugimenduaren irizpideei segiz, gainera, segurtasuna adierazten zuten emakumeak margotu zituen, lorez eta urrez inguratutako lamiak balira bezala. Vienako burgesiako emakumeak izan ziren oro har Klimten koadroetarako modelo lanetan aritu zirenak, baina margolariaren musa izan ziren bizimodu apalagoko hainbat emakume eta sexu-langile ere.

Emakumearen sexualitatea izan zen koadro gehienetan landu zuen gaia, eta baita maskulinitatearekiko oreka ere. Eragin neoplatonikoak ditu, bada. Emakumearen inguruko lanetan, bizitzaren zikloari heltzen dio, bere aldi guztietan: ernalketa, haurdunaldia, haurtzaroa, gaztaroa, zahartzaroa, osasuna eta edertasuna, gaixotasunak eta heriotza.

Musua, xehetasuna, 1907–1908. Margolariaren lan ezagunena. Österreichische Galerie Belvedere.

Gustav Klimt Vienan hil zen, isuri baten ondorioz, eta Hietzingo hilerrian lurperatu zuten. Bere hainbat lan naziek konfiskatu zituzten. Aurkariek aurrera egiten zuten heinean, eta Klimten lanak gerra-sari bihurtuko zirela ohartuta, koadroak konfiskatuta zituzten gaztelua erretzea erabaki zuten naziek.

2006ko ekainean, Gustav Klimtek margotutako Adele Bloch-Baurren erretratua margolana, historiako koadrorik garestiena bihurtu zen, 135 milioi dolarrengatik saldu ondoren.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Klimt Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]