Jon Abril

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jon Abril Olaetxea (Bera, Nafarroa, 1975) politikaria eta bertsolaria da.

Kazetari eta kultur dinamizatzaile gisa jardun ondoren, Aralarren politikari hasi zen. Berako alkateordea izan da 2003 eta 2007 urteen artean eta gaur egun zinegotzia da udalerri horretan.

Aralarreko koordinatzaileordearen kargua hartu zuen 2006ko azaroan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen "Ezkerraberri" Aralarren III. kongresuan zuzendaritzakide bezala hautatua irten eta gero.

Kazetari munduan ibili zen Bortzirietako Ttipi-Ttapa telebistarako lanean. Lan honetan ari zela, 2000ko abuztuaren 17an, atxilotua izan zen eta 6 urteko kartzela zigorra ezarri nahi izan zioten Audientzia Nazionalaren kanpoaldean akreditazio gabe grabatzen ari zelako, ETA erakunde armatuarekin lotura zuelakoan. Aske utzi zuten fidantza ordainduz.

Tresna pertsonalak