Jonas Salk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jonas Salk, Pittsburgheko Unibertsitatean. Bertan, poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen.

Jonas Edward Salk (New York, AEB, 1914 - La Jolla, Kalifornia, AEB, 1995) estatubatuar sendagilea izan zen.

Poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen lehena izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko Unibertsitatean ikasi zuen medikuntza eta han egin zen doktore 1939an. New Yorkeko ospitale batean lan egin zuen 1940an, Michigango Unibertsitatean 1942an eta Pittsburgheko Unibertsitatean 1947an (birologia-laborategiko zuzendari izan zen bertan).

1963an La Jollako (Kalifornia) Ikerketa Biologikoen Institutua (gerora Salk institutua izango zena) sortu zuen eta bertako zuzendari izan zen. Salken ikerketak txertoak lortzera bideratuak izan ziren batez ere, gripearen kontrakoak lehenbizi, eta poliomielitisaren kontrakoa gero. 1952an Salk txertoa lortu zuen, birus hilekin; txerto hura kasuen % 80-90ari aurre egiteko gauza zela frogatu ahal izan zuen. Lorpen hori zela-eta, Estatu Batuetako gobernuak Askatasunaren Domina eman zion 1977an. Ohorezko Legioa (1955), Lasker saria (1956) eta Robert Koch domina (1963) ere eman zizkioten, besteak beste.

Azken urteetan, HIESaren kontrako txertoa bilatzen saiatu zen Salk.

Idatzi zituen lanen artean aipatzekoa da Anatomy of Reality (1983, Errealitatearen anatomia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonas Salk Aldatu lotura Wikidatan