Joseba Aurkenerena
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joseba Aurkenerena Barandiaran | |
| Ezizena | Karlos Barrentsoro[1] | |
| Jaio | 1956 | |
| Donostia ( |
||
Joseba Aurkenerena Barandiaran (Donostia, 1956- ) irakaslea eta euskal idazlea da. Donostiarra jaiotzez, Lapurdiko Urruñan bizi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Donostian jaioa, Historia lizentziatura burutu zuen hiri honetako EUTGn.
Irakasle aritu da lanean Euskal Herriko zenbait ikastetxe eta institututan. Gaur egun, Irungo Txingudi Bigarren Hezkuntzako Institutuan ari da lanean euskara irakasle.
Lezon bizi izan zen urte luzetan eta bertako kultura zinegotzia izan zen Mikel Arrizabalaga alkatearen lehen legealdian (1987-1991).
1996tik Lapurdiko Urruñan bizi da bere familiarekin. Donibane Lohizuneko Begiraleak Euskal Kultura elkarteko kidea da.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioak
- Lezoko ipuin inoizkoak, Lezoko Unibertsitateko Udala, 1997. Herri honetako ipuin historiko-mitologikoak.
- Hodei ororen azpian Gero-Mensajero, 2005. Ipuin bilduma. Gaurko gizartearen irudikapen umoretsua.
- Sorgin mainguak dabiltz, Maiatz, 2007. Ipuin historiko-mitologikoak.
- Hendaiako tren geltokian, Hiria, 2008. Euskal Herriko istorioak.
- Jaizkibelazpi, Hiria, 2008. Lezo herrian kokaturiko ipuinak.
- Axularren itzala, Hiria, 2009. Axularren mundu magikoa eta beste mito zenbait.
- Turruia kapitainaren altxorra, Jaizkibel bizirik, 2010. Jaizkibelgo superportuaren aurkako ipuina.
- Ama-lurraren kantua, Hiria, 2011. Euskal Herriko istorioak.
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Jaizkibel aldeko bailarako ipuinak biltzen dituen trilogia:
- Harribeltzetako ipuinak, Gero-Mensajero, 2001. Trilogiaren lehen liburua.
- Makurmendiren magalean, Gero-Mensajero, 2002. Bigarrena.
- Harribeltzeta nire gogoan, Gero-Mensajero, 2004. Hirugarrena.
[aldatu] Euskal kultura
- Euskaldunon mundua hizpide, Gero-Mensajero 2007. Gure curriculuma landuz. Euskal historia eta kulturaren pasarte gogoangarriak.
- Gureak eta mundu zabalekoak, Hiria 2012. Euskal Herriko eta beste herrietako kultur pasarte gogoangarriak.
[aldatu] Kronikak
- Iparraldeko kronikak, Gero-Mensajero, 2003. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
- Iparraldean gaindi, Gero-Mensajero, 2006. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
- Ipar Haizeak, Hiria, 2010. Ipar Euskal Herriari buruzko kronikak.
[aldatu] Hiztegiak
- Irainka. Euskal irainen bilduma, Gero-Mensajero, 1999. Euskal irainen hiztegia. Koba Gartzia eta Jon Zelaiarekin batera eginda.
- Haur hizkera, Gero-Mensajero, (1999). Haur hizkerari buruzko hitz bilduma.Koba Gartzia eta Joan Zelaiarekin batera eginda.
[aldatu] Saiakerak
- Euskal sinismen zaharrak, Gero-Mensajero, 1999.
- Euskal sinismen zaharrak, Deia Bilduma, 12. zenbakia, 2002. Euskal mitologiari buruzko saiakera. Gero-Mensajerorekin kaleratutako liburu bera, baina hitzaurre berria duena.
[aldatu] Itzulpenak
- Azarolako Dunixi, Hiria, 2009. Dionisio Barandiaran enpresaburu euskaltzalearen oroit-idatzien itzulpena.
[aldatu] Antzerki-lanak
- Iguzkilorea, 2009. Trajeria historikoa. De Lancre Lapurdiren aurka 1609. urtean. Peio Xipirekin batera idatzia.2010eko ekainean jokatua Iduzkilore izenaz. Taula-zuzendaria eta moldatzailea Manex Fuchs izan zen.
Lapurdiko Begiraleak kultur elkartearen Antzerki Kaierak izeneko liburuen arduraduna da. Osora bost liburuz osaturiko bilduma da:
- Iratzederren antzerki kaierak, 2009.
- Lafitteren antzerki kaierak, 2009.
- Larzabalen antzerki kaierak, 2010. Piarres Larzabali buruzko tesia defendatu duen Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
- Monzonen antzerki kaierak, 2011. Ixabel Etxeberriaren iruzkinaz.
- Sei antzerkigileren kaierak, 2011.
[aldatu] Prentsan
- 1980ko hamarkadan Euskal Herriko historia eta antropologiari buruzko artikulu ugari argitaratu zuen euskal prentsan Karlos Barrentsoro ezizenaz sinatuz.
- Besteak beste Karmel, Maiatz, Idatz&Mintz eta Kazeta.info[2] aldizkarietan idazten du.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 1980ko hamarkadan zenbait artikulutan erabilitako ezizena.
- ↑ Aurkenerena Kazeta.infon.
[aldatu] Kanpo loturak
- «Joseba Aurkenerena», Literaturaren Zubitegia.
- (Gaztelaniaz) Félix Ibargutxi Otermin: «Joseba Aurkenerena Barandiaran», Auñamendi Entziklopedia.
- «Joseba Aurkenerena Barandiaran», Euskal Idazleen Elkartea.
- Joseba Aurkenerenaren artikuluak, Kazeta.info webgunean.