Lezo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lezo

 Gipuzkoa
Lezoko bandera

Lezoko armarria

Izen ofiziala Lezo
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Oiartzualdea
Alkatea Ainhoa Zabalo (Bildu)
Herritarra lezoar
Koordenatuak 43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32111°N 1.89861°W / 43.32111; -1.89861Koordenatuak: 43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32111°N 1.89861°W / 43.32111; -1.89861

Gipuzkoa municipalities Lezo.JPG

Eremua 12,94 km2
Garaiera 18 m
Distantzia 7,5 km Donostiara
Posta kodea 20100
Biztanleria 6.028 bizt (2011)
Dentsitatea 465,84 bizt/km²
Sorrera 1202
udalerria 1833
http://www.lezo.net/

Lezo Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerria da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteriarekin, Pasaiarekin eta Oiartzunekin batera.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Lezo Jaizkibel mendiaren eta Pasaiako badiaren artean kokaturik dago, Errenteria-Orereta eta Pasai Donibaneren arteko bidean. Gaintxurizketa gainean ere Lezoko auzune batzuk badira.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

[aldatu] Antzinaroa

Lezok badian antzina zuen kokagune estrategikoak ideia ematen digu hipotesi gisa seinalatzeko bere lurretan erromatarrek portu bat eduki zena gaur egun parroki-eliza aurkitzen den muinoaren babesean. Interesgarria da zenbait toponimoren existentzia egiaztatzea, esateko "Port de Lazon" XIII. mendean eta "Portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan, gaur egun badiako uretatik lehorralderantz urrundurik aurkitzen diren puntutan.

Bestalde, inguruetako jatorrizko biztanleriak aldaketa handirik gabe segitu zuen bere artzain erako ekonomia mantentzen, urtaroen arabera Jaizkibelgo larretatik barne aldeko mendietara lekuz aldatuz.

[aldatu] Erdi Aroa

Lezoko herrialdean finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarrenak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara Nafarroako erregeren menpean zegoeneko garaietatik alegia. Historiako momentu hura oro har segurtasun faltak markatu zuen, are gehiago gure kasuan, pirata normandiarren harrapaketa-erasoak medio. Halere XIII. mendean iadanik, Gipuzkoa Gaztelako Erresuman hartuz gero, Done Jakue Bidearen itsasaldeko pausalekuetariko bat bilakatutako hirigune txiki bat izaki eta itsaslanetan gero eta gehiago saiatzen zen populazioa uelarik, Lezoren lurralde-esparrua markaturik geratu zen.

[aldatu] Aro modernoa

Gurutze Santuaren basilikaren barnealdea.

XVI. mendean eta XVII.aren zati batean, nolabait ere oparotasun garaia, itsasoari lotutako jarduketek egundoko garapena izan uten Lezon nekazaritzaren aldean. Horretan eragin handia izan zuen Pasaiako portuaren arrantzi estrategikoak eta halaber merkantzien karga eta deskargari dagokienean bertakoek eduki zituzten itsas-pribilegioek.

Alabaina, XVII. mendeko krisiaz gero ekonomia nekazaritzara itzultzen joan zen poliki-poliki, harik eta XVIII. mendearen ukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas-lanbide bakarra itsas bazterreko arrantza izatera heldu arte. Laborantza, aitzitik, aberasturik suertatu zen, neurri batean teknika herrien erabilpenagatik eta kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako artoa eta patata.

[aldatu] Herria

Lezoko hirigunea garai hartan Gurutze Santuaren plazara biltzen ziren antzinako Kale Nagusiak eta San Joan kaleak, parroki-elizatik hurbileko zenbait etxek (esaterako, Jauregia eta Lezoandia etxea) eta Bizkaia auzoak osatzen zuten. Etxeetan ugariak ziren baratzeak eta dolareak. Alabaina, bertako jendearen enpleguak gehienbat itsas bazterreko arrantza, balearen eta bakailaoaren arrantza, Andaluziarekin eta Amerikarekin merkataritza, itsasohointza, Erregeren Armada eta untzigintza izan ziren. Interesgarria da egiaztatzea, 1641 eta 1750 urteen artean parrokiako zenduen liburuan erregistraturiko populazioaren %18a baino gehiago itsasoan edota Euskal Herritik kanpo hil zela.

Nekazaritza arloko eskualdean baserria izan zen produkzioaren oinarrizko gunea. Horrelako jarduera nagusiak lan hauetara biltzen iren: gari, arto eta barazkien laborantza, sagardogintza, eta behi, ardi eta zerrien hazkuntza.

Era berean, Lezok Pasaiako portuan duen kokaguneak bi ontziraleku eta ontziola batzuk edukitzeko bide eman zuen. Ontziraleku nagusiak, Lezoko kaikoak, Kale Nagusitik eta San Joan kaletik bidexka ugari ituen; arrantzontzi txiki eta txalupentzako babeslekua izan zen. Bestea, Portua izeneko ontziralekua, Bekoerrotako itsasadarrean kokatua pasaiarien ontziak abiatzen ziren tokia zen Herrera edo badiako edozein puntutara joateko.

Port de la Borda izenez ere ezagunak ziren Lezoko Erregeren Ontziolak. XVIII. mendetik aurrera Bordalaborda izena hartu zuten. Port de la Bordako itsasadarrean kokaturik zeuden, Bizkaia auzoan eta bertan Lezoko arotz eta itsas-arotz ugari aritu zen lanean. Espainiar Inperioko garrantzitsuenetakoak izan ziren. 1597an hasi ziren eraikuntza lanak Antonio Urkiola jenerala, superintendentea eta Onofre Isasti gaztea, hornidura arduraduna zirelarik. Ontziolen alboan sokagintza lantegi handi bat eta Maria Magdalenari eskainiriko ermita bat ere bazeuden.

Lezo Unibertsitate izenarekin 1203tik XIX. mendearen lehen herenera arte Hondarribiaren jurisdikziopean egon zen, XIX. mendean lortu uen herri izaera bere udaletxe eta guzti. Lehen ere bitan saiatua zen izaera hori lortzen, 1615ean Hazienda Kontseiluaren aurrean eta 1754an Gaztelako Kontseiluaren urrean, beti Irun eta Pasai Donibanerekin loturik egon baitzen.

[aldatu] Aro garaikidea

Lezoko Udaletxeko goialdean dagoen armarria.

XVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, probintzia osoak bezalaxe, gerrate eta eskasia aro luze bat bizitu zuen, XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa eta ondorioz modernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko handia eragin du.[1]

Independentziako gudaren ondotik baxurako arrantzak Lezoko ekonomian berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen nahiz eta 1816 eta 1817ko ontzigaltzeetan (hondoratzeak) bi txalupa galdu eta 16 arrantzale hil. Industriak eragin izugarria izan zuen gerora eta baxurako arrantza desagerrarazi zuen. Era berean nekazaritzaren nagusitasunarekin ere bukatu zuen.

Lezoren industria garapenaren hasiera XIX. mendean jarri dezakegu. Hala, 1857an Errenteriako "Sociedad de Tejidos de Lino"ren menpeko 8 ehundegi bakarrik baldin bazeuden, bakoitzak lagun bati lan ematen iolarik, mende bukaerarako zenbait lantegi zabaldu ziren. 1901ean hiru ziren: "La ocasión" teila eta adreilu fabrika, 34 langilerekin "Sociedad Anónima Española de Productos Tárticos", 30 langilerekin; eta "Ustekabekoa" tapiz eta ehun fabrika, 6 langilerekin. Gainera lezoar askok Errenteriako lantegietan egiten zuen lan.

1923 baino lehenago lantegi berriak zabaldu iren, "Unión Alcoholera Española" legami fabrika, "Unión Comercial akers" galleta fabrika, "Guittet y Cía. berniz eta sekante fabrika, "Fabrica Española de Papeles Químicos, S.L." eta "Castellanos y Cía." upel fabrika.

1950az geroztik, Francoren diktadura garaian, industrializazioa arrunt azkartu zen immigrazio uhin handia eraginez. Horrek ekarri zuen hiritartzearen ondorioz, etxe asko egin ziren, karrika eta auzo berri ugari sortu eta baserri asko desagertu ziren.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2008 2009
1.247 1.237 1.415 2.034 2.207 2.419 3.325 4.055 5.405 5.281 5.834 5.986 6.017

[aldatu] Politika

Alkateen zerrenda
2011 Aihnoa Zabalo (Bildu)
2007 Haritz Salaberria (EAE)
2003[2] Kepa Garbizu(EAJ-PNV)
1999 Aitor Sarasola (Euskal Herritarrok)
1995 Mikel Arrizabalaga (HB)
1991 (EAJ-PNV)
1987 Mikel Arrizabalaga (HB)
1983 Arantza Zeberio (EAJ-PNV)
1979 Patri Urkizu (independentea)

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Zabalo hautatu zuten alkate.

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren herrian. Egun hartan, 2.852 hauteslek hartu zuten parte, hautes erroldaren % 57,93k. Alderdien botoak honela banatu ziren:[3]

Lezoko udalbatza 2007-2011

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua %
EAE-ANV 8 1.434 50,82
EAJ 3 607 21,51
PSE-EE 1 346 12,26
EB-Aralar 1 187 6,63
Zuriak 42 1,47
Baliogabeak 30 1,05
Abstentzioa 2.071 42,07


[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

Lezoko udalbatza 2011-2015

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua %[4]
Bildu
9
1.443
%57,74
EAJ
3
478
%19,13
PSE-EE(PSOE)
1
260
%10,40
PP
-
123
%4,92
Aralar
-
120
%4,80
EB-B
-
75
%3,00

[aldatu] Jaiak

Trapujale

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Iparraldeko goi nafarrera
Sakontzeko, irakurri: Beterriko gipuzkera

Lezoko euskara, XIX. mendean, iparraldeko goi nafarrera zen, Irungo aldaerakoa zehazki esanda. Halaxe sailkatu zuen orduko hartan Luis Luziano Bonapartek, eta geroztiko euskalariak bat etorri dira. Hala ere, XX. mendearen bukaeratik, beterriko gipuzkera da Lezoko euskara, Koldo Zuazok eta beste hainbat euskalarik egindako dialektologia azterketetan agertu denez.[5]

[aldatu] Lezoar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Aranzadi: Lezo- Gizarte mugimendua XX.mendean.pdf 2011/12/01ean kontsultatua
  2. 2003ko Udal Hauteskundeetan legez kanpo utzitako Herri Plataformen zerrenda
  3. Elpais.com. Elecciones Mayo 2007 - Lezo (azken kontsulta: 2007-12-31) (Gaztelaniaz)
  4. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/15ean kontsultatua
  5. Joxe Luix Agirretxe Mitxelena eta Imanol Esnaola Arbiza: Lezoko euskararen azterketa, Lezoko Unibertsitateko Udala, 2000. urtea.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lezo
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak