Josefen tunika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefen tunika
Jatorria
Sortzailea(k)Diego Velázquez
Sorrera-urtea1630
IzenburuaJoseph's bloody coat brought to Jacob
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak223 (altuera) × 250 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass71D128
Kokapena
LekuaSan Lorenzo de El Escorial monasterioa
BildumaSan Lorenzo de El Escorial monasterioa
Historia
ErakusketakVelázquez

Josefen tunika (gaztelaniaz: La túnica de José) Diego Velázquez Sevillako margolariaren lana da. El Escorial monasteriokoko Sakristia Nagusiaren museoan gordetzen da, Madrilgo El Escorial herrian. Artistaren beraren ekimenez margotu zuen, eta 1634 arte mantendu zuen bere esku. Garai hartan, Koroari saldu zion, Vulkanoren sutegia eta beste egileen lan batzuekin batera, Buen Retiroko jauregi berria apaintzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudietako bi gizon, bata bizkarra emanda eta bestea bularra agerian, bere anatomia, bere muskulatura biluzteko joera erakusten digu artistak, Bakoren garaipena edo Vulcanoren sutegia bezalako lanetan bezala. Pixkanaka-pixkanaka, Velazquezen obretan lekua hartzen joango da italiarren eragin hau; Michelangelori erreferentzia egitea saihestezina da.

Anaia guztiak ez dira agertzen, bost bakarrik.

Olio mihise gaineko teknika erabili zuen. Tamainua: 223 x 250 zm.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana Velazquezek 1629-1631 urteen artean Italiara egin zuen lehen bidaia egin ondoren margotuta izango zen. Artistaren beraren ekimenez margotu zuen, eta 1634 arte mantendu zuen bere esku. Urte hartan, Koroari eman zion.

Badirudi Velazquezek argi-iluna alde batera utzi zuela eta argi orokor batek gertakaria gertatzen den gela inbaditzen duela. Era berean, koloreek (urdina, laranja, horia) Veneziako artisten eragin handia zuten, bai errege-bilduman zeuden koadroena, bai Velazquezek Italiako penintsulara egindako bidaian izan zituenena, Venezian eta Erroman geldialdiak egin baitzituen.[2][3]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Zaharreko gai bat da, Jakoben semeak aitaren aurrean agertzen direnean bere seme kuttuna, Josef, otso batzuen erasoaren ondorioz hil dela esateko. Josefen anaiek, bere anaiak etengabe izaten zituen ametsez apur bat nekaturik, paretik kentzeko, merkatari egiptoar batzuei saltzea erabaki zuten. Haien bertsioa zuritzeko, froga gisa, Josefen arropak erakutsi zizkioten aitari, lehentxeago bildots baten odolez zikindu zituztenak.

Jakob, albistea jasotzen duen unean bertan dago margolanean jasota; horregatik, dagoen aulkitik altxatzeko keinua egiten du, besoak altxatuz, harridura keinuz bere seme kuttunaren heriotzaren berri izatean. Velazquezek koadroan sartutako txakurrak, agian gezurraz konturatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]