Josefina de Beauharnais
Josefina de Beauharnais, jaiotza-izenaz Marie-Josèphe Rose Tascher de la Pagerie, eta Josefina Bonaparte gisa ere ezaguna (Trois-Ilets, Martinika, 1763 - La Malmaison, Frantzia, 1814), Frantziako enperadorea izan zen.
Biografia [aldatu]
1779an joan zen Frantziara bere aitarekin. Alexandre de Beauharnais bizkondearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Eugenio printzea eta Hortensia erregina. Senarrari heriotza zigorra eman eta hil zuten.
Napoleon Bonaparterekin ezkondu zen 1796an; eragin handia izan zuen senarrengan. Josefinak agindu zuen Bonaparte Italiako gudarosteko jeneral izenda zezaten, eta hala gertatu zen. 1809an Napoleonek agintari bat behar zuela, baina semerik ez baitzuten, indarrik gabe utzi zuen ezkontza, eta Maria Luisa printzesarekin ezkondu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.