José Salis

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:30, 22 apirila 2015

José Salis Kamino (Santoña, Kantabria, 1863 - Irun, 1926) gipuzkoar pintorea zen.

Biografia

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan, Bruselan eta Erroman egin zituen pinturako ikasketak. Parisa joan zen 1889. urtean, eta erabat txunditua gelditu zen han pintura inpresionistarekin. Tunisia, Aljeria, Ingalaterra, Paris eta Madrilen ibili ondoren, Madril eta Parisen izan zen 1895. urteaz geroztik egindako erakusketa garrantzitsuenetan, lagun zituen Sorolla eta Regoyos pintoreekin batera. Paisaia bikainak margotzen zituen; inpresionistena baino areago, Corot marrazkilari frantsesaren jarraitzaile zen. G. Montes Iturrioz irundar pintorearen maisua izan zen, bestalde. Lan nagusiak: Paisaje, En alta mar, Costa cantábrica, Aldea vascongada, Mar de playa, Mar de costa, Canal de la Mancha, Valle de Arratia eta Biarritz.

Erreferentziak