Juan Manuel Fangio
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Juan Manuel Fangio | |
Jaio | 1911ko ekainaren 24a | |
Balcarce, Buenos Airesko probintzia (Argentina) | ||
Hil | 1995eko uztailaren 17a | |
Buenos Aires (Argentina) | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1950 - 1951, 1953 - 1958 | |
Taldeak | Alfa Romeo, Maserati, Mercedes, Ferrari | |
Lasterketak | 52 | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 5 (1951, 1954, 1955, 1956, 1957) | |
Garaipenak | 24 | |
Podium | 31 | |
Pole Position | 29 | |
Itzuli azkarra | 23 | |
Lehen lasterketa | 1950eko Erresuma Batuko Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1950eko Monakoko Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1957ko Alemaniako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1958ko Frantziako Sari Nagusia |
Juan Manuel Fangio (Balcarce, Buenos Airesko probintzia, 1911ko ekainaren 24a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 17a) 1 Formulako argentinar gidaria izan zen, 1950eko hamarkadako onena eta historiako onenetakoa. Bost munduko txapelketa irabazi zituen, 46 urte geroago Michael Schumacherrek hautsi zuen errekorra ezarriz. Munduko txapelketa lau talde ezberdinekin (Alfa Romeo, Maserati, Mercedes eta Ferrari) irabazi duen bakarra da.
Biografia
Gurasoen nahiaren kontra hasi zen auto lasterketetan parte hartzen. 1939an lehen automobila erosi ahal izan zuen herriko bizilagunen laguntzari esker. Argentinako lasterketetan hasi zen lehenengo, eta ondoren, nazioartean. 1951n 1 Formulako munduko lasterketa irabazi zuen lehen aldiz. Gerora, beste lau aldiz izan zen munduko onena, 1954tik 1957ra. 60 titulu baino gehiago lortu ondoren, 1958an utzi zituen lasterketak, 47 urte zituela.
Argentinan heroitzat izan dute. Hil zenean, Argentinako lehendakari Carlos Saúl Menemek haren gorpua Casa Rosadan beilatuko zela erabaki zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel Fangio |
- Juan Manuel Fangio, Bugattiko bihurgunea, kanalak.berria.eus