Juan Mari Beltran
Wikipedia(e)tik
Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947-), musikari eta musikologo gipuzkoarra da.
Gazte-gaztetan, Etxarri-Aranatzen ibili zen txistulari. Ondoren, "Argia" taldean dantzari egon zen. Geroxeago, Hernaniko Musika Eskolan alboka, dultzaina, txalaparta eta txistuaren irakasle ibili da hainbat urtez.
Euskal Musika tradizionalaren gaur egungo ikerle garrantzitsuenetarikoa dugu.
Eduki-taula |
[aldatu] Musikaren museoa
Musika tradizionalaren arloko bere lan guztiaren emaitza 1996an sortutako Oiartzungo "Herri Musikaren Txokoa" museoa da, 2002tik jendeari irekita dagoena.
"HM Berriak" aldizkaria argitaratzen dute .
[aldatu] Bibliografia
- "Soinutresnak euskal herri musikan" ("Egin" biblioteka, 1996).
- "Dultzaina Gipuzkoan. 1950.eko hamarkada arte".
- "Txalaparta eta beste aldaera zaharrak. Lan erritmoetatik musikara".
[aldatu] Diskografia
- "Egurraren orpotik dator..."; Joxan Goikoetxearekin batera (NO-CD, 1993).
- "Beti Ttun-ttun"; Joxan Goikoetxearekin batera (NO-CD, 1993).

