Jules Michelet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jules Michelet

Frantses historialari eta idazlea (Paris, 1798 - Hyères, 1874). Frantziako Nazio Artxiboen Historia Saileko zuzendari eta Collège de France-ko irakasle izan zen. Napoleonen alde jarri zen, eta horrek arazoak ekarri zizkion. Ideologia liberala, elizaren kontrakoa, eta historiaren ikuspegi erlijioso eta erromantikoa azaldu zuen bere lanean. Idatzi zituen lanen artean Principes de la philosophie de l´Histoire (1827), Histoire Romaine (1831, 2 liburuki), Histoire de France (1833-1867, 20 liburuki), Histoire de la Révolution française (1847-1853, 17 liburuki) eta Histoire du XIX siècle (1872-1875, 3 liburuki) ditu azpimarragarrienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Michelet Aldatu lotura Wikidatan