June Baonza Pagaldai

Wikipedia, Entziklopedia askea
June Baonza Pagaldai
Bizitza
JaiotzaDurango1979ko irailaren 25a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta ilustratzailea

limoiura.com
Instagram: junebaonza Edit the value on Wikidata

June Baonza Pagaldai (Durango, Bizkaia, 1979ko irailaren 25a) diseinatzailea eta ilustratzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu grafikoa eta barnealdeen diseinua ikasi zituen Donostiako Ceinpron[1]eta Bartzelonako BAU, arte eta diseinu unibertsitate zentroan,[2]hurrenez hurren.

Diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa lan egiten du Limoura estudioan. Bere bizi-ibilbideak, emozioak, begirada kritikoak eta esperientzia kolektiboek genero-berdintasunaren, LGTBI+en eta feminismoaren gaietan espezializatzera eraman dute.

Egindako lanen artean, Donostiako, Hernaniko, Pasaiako, Arrasateko, Amurrioko, Abadiñoko, Mataroko edo Viceko Unibertsitateko udalentzako kanpainak daude.

Diseinatzaile eta ilustratzaile lanak argazkigintzako lanekin, tailerretako irakaskuntzarekin eta BIRAK arropa eta osagarrien markako sortzailearekin uztartzen ditu.[3]

Ama eta asunak. June Baonza
Antagonia. June Baonza eta Itziar Bastarrika.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ama eta asunak. Proiektu hau “Sei bizi esperientzia, sei hautu, sei elkarrizketa, sei obra grafiko, bideo bat eta instalazio bat biltzen dituen lana da", amatasuna idealizatzetik urruntzen den ikus-entzunezko gogoeta kolektiboa.[4]38 minutuko iraupena duen dokumentalean barrena, sei emakumek nork bere bizipenak kontatzen ditu inongo erreparorik gabe. Hitza hartzen dutenen artean, ama direnak, ama izateari uko egin diotenak eta uko egin behar izan diotenak daude.[5]

Pribatutasunean gorde izan dena, herriko plazara ateratzea bezala ulertu behar da amatasunaren politizazioa.

Hainbat lekutan izan da proiektua ikusgai, besteak beste;

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021ean Durangoko Arteka liburudendan Antagonia erakusketa jarri zuen Itziar Bastarrikarekin batera.[12]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Durango Sor(tzaileen)Leku beka irabazi zuen Ama eta asunak proiektuarekin.[13][14]
  • 2020an Arrasateko XXIII. M8 kartel lehiaketa irabazi zuen.[15]
  • 2022an Arrasateko XXV. M8 kartel lehiaketa irabazi zuen Feminismoa etxe kartelarekin.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CEINPRO | BIHARAMUNEKO IRAKASKUNTZA» CEINPRO | BIHARAMUNEKO IRAKASKUNTZA (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. «BAU Centro Universitario de Artes y Diseño» BAU, Centro Universitario de Artes y Diseño de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  3. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-03-11). «'AMA TA ASUNAK', exposición de June Baonza» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. DURANGON. (2022-11-03). «El Museo de Durango inaugura mañana la muestra ‘Ama ta asunak’ de June Baonza» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. «"Ama ta asunak", amatasuna idealizatzetik urruntzen den ikus-entzunezko gogoeta kolektiboa - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  6. «Cinco artistas que han recibido la beca «Durango Sor(tzaileen)leku» expondrán en el Museo | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-09-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. «June Baonzaren Ama ta Asunak erakusketea eta dokumentalaren emonaldia Artean - Artea» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  8. «"Ama ta asunak", amatasuna idealizatzetik urruntzen den ikus-entzunezko gogoeta kolektiboa - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  9. «June Baonza: "Ama izatea asun pilo batez jositako bidea dela iradokitzen dut erakusketan" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  10. «Araitz, autor en Emagin» Emagin (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  11. «Ahaidetasunaz gogoeta egin dute Emakumeon Etxean - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  12. «Antagonia - Durango - 2021-12-01» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  13. Mugalari. (2022-10-31). «June Baonza Pagaldai sarituak erakusketa inauguratuko du Durangoko Museoan ostiralean» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  14. «Actualidad - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  15. «Liburu eta ikus-entzunezkoen aurkezpenekin josita dator Martxoaren 8ko egitaraua - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  16. «June Baonza Pagaldairen 'Feminismoa etxe', kartel lehiaketako irabazlea - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]