Kaldea
Wikipedia(e)tik
Kaldea [1] (antzinako grezieraz: Χαλδαία, Kaldaia; akadieraz: māt Kaldu; hebreeraz: כשדים, Kaśdim; arameeraz: ܟܐܠܕܘ, Kaldo) egungo hegoaldeko Iraken zegoen eskualdea izan zen, behin Babilonia gobernatu zuena. K. a. VIII. mendean bertara ailegatu eta bizitzen jarri zirenek kaldearrak zuten izena. LXX. hebreerazko Bibliak כשדים (Kaśdim) hitza erabiltzen du kaldearrak deitzeko.
Babiloniako erregeen XI. leinuak "kaldear leinua" izan zuen izena, nahiz eta ziurtasunez lehendabiziko lau erregeak baino ez ziren kaldearrak izan. Eskualdea Eufratesko ekialdeko ertzean zegoen baina izena hegoaldeko Mesopotamia osoa izendatzeko erabili zuten.
Erreferentziak[aldatu]
| Artikulu hau Irakeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |