Kandahar
Wikipedia(e)tik
|
Kandahar |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | کندهار (paxtueraz) |
| Estatua | |
| Probintzia | Kandahar |
| Koordenatuak | 31°37′01″N 65°43′01″E / 31.61694°N 65.71694°EKoordenatuak: 31°37′01″N 65°43′01″E / 31.61694°N 65.71694°E |
| Garaiera | 1000 m |
| Biztanleria | 361.727 bizt. (2010eko kalkulua) |
Kandahar[1] (paxtueraz:کندهار; persieraz:قندهار, Kandahār) Afganistango bigarren hiririk handiena eta Kandahar probintziako hiriburua da. Arghandab ibaiak hiriaren mendebaldea zeharkatzen du. 2010ean 361.727 biztanle zituen[2]. Afganiar paxtunen hiri nagusia da.
Merkatalgune garrantzitsua da, batez ere nekazal produktuentzat (ardi aziendak, artilea, kotoia, zeta, feltroa, zerealak, fruitu fresko eta lehortuak eta tabakoa). Nazioarteko aireportua du. Errepidez mendebaldeko Farah eta Heratekin, ipar-ekialdeko Ghazni eta Kabulekin, iparraldeko Tarin Kowtekin eta hegoaldeko Quettarekin (Pakistan) loturik dago.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Kandahar, 1964–1983) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 14.8 | 21.6 | 28.1 | 34.1 | 39.1 | 40.2 | 38.2 | 34.0 | 27.5 | 21.0 | 15.4 | 27.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.0 | 2.4 | 7.1 | 12.3 | 15.8 | 19.5 | 22.5 | 20.0 | 13.5 | 8.5 | 3.3 | 1.0 | 10.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 54.0 | 42.0 | 41.1 | 18.7 | 2.2 | 0 | 2.3 | 1.0 | 0 | 2.3 | 7.0 | 20.0 | 190.6 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 6 | 4 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 2 | 3 | 29 |
| Eguzki orduak | 198.4 | 183.6 | 235.6 | 255.0 | 347.2 | 369.0 | 341.0 | 337.9 | 324.0 | 306.9 | 264.0 | 217.0 | 3379.6 |
| Iturria: HKO[3] | |||||||||||||