Karel Jaromír Erben
Wikipedia(e)tik
Karel Jaromír Erben, Jana Vilímkak egindako erretratua.
Karel Jaromír Erben (Miletín, Austria, 1811 - Praga, Austria-Hungaria, 1870) txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa izan zen. Testu zaharrak, Jan Husen txekierazko obrak eta lehen txekiera literaturaren antologia bat eman zituen argitara. Erbenenak dira Bohemiako kantu nazionalak (1842-1845), Ehun ipuin eta eslaviar herrietako elezaharrak (1865). Balada- eta poema-bilduma bikain bat eskaini zuen 1853. urtean, Elezahar nazionalak izenaz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.