Kim Philby
Kim Philby, jaiotza-izenez Harold Adrian Russell Philby (Ambala, India, Britainiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 1a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1988ko maiatzaren 11) britainiar espioia izan zen.
Biografia[aldatu]
1951 arte britainiar espioitza-zerbitzuko kide, eta Gerra Hotza bitartean arrakastarik handiena izan zuen sobietar espioi bikoitza. Cambridgeko Unibertsitatean ikasten ari zela komunista bihurtu zen, eta 1933an sobietarren aldeko espioi. Britainiar inteligentzia-zerbitzuko MI-6 saileko kide eta buru izan zen urte askotan.
1949an Washingtonera bidali zuten, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako espioitza-zerbitzuetako harremanen arduradun izateko. Kargu horretan zegoela, sobietarren alde lan egin zuen, eta haiei informazioa helarazten zien. 1951. urtean kargutik bidali zuten, eta 1955ean MI-6tik. My Silent War (1968, "Nire gerra isila") liburuan bere bizitzaren berri eman zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.