Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista

Киргизская Советская Социалистическая Республика
Кыргыз Советтик Социалисттик Республикасы
1936 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of Kyrgyz SSR.svg Emblem of the Kirghiz SSR.svg
Kyrgyz SSR map.svg
Kirgizia Sobietar Batasunean
Hiriburua Frunze (Bishkek)
Hizkuntza(k) Kirgizera
Errusiera
Eremua 198500
Biztanleria 4257800
Dirua Sobietar errublo
Aurrekoa
Flag of Russian SFSR.svg Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Ondorengoa
Kirgizistan Flag of Kyrgyzstan.svg

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista (errusieraz: Киргизская Советская Социалистическая Республика; kirgizeraz: Кыргыз Советтик Социалисттик Республикасы) Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat zen. Hiriburua Bishkek (Frunze) zen.

1989. urteko datuen arabera, herrialdearen azalera 198.500 km²-koa zen (Sobietar Batasuneko zazpigarren handiena) eta 4.257.800 biztanle zeuden (hamargarren herrialde handiena), 21,4 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Sobietar errubloa erabiltzen zuten. Hizkuntza nagusiak kirgizera eta errusiera ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Inperioak Kirgiziako lurraldea XIX. mende amaieran bereganatu zuen. Errusiar Iraultzaren ostean, sobietarren esku geratu zen 1918. urtetik aurrera. 1924. urtean Kara-Kirgiziako oblast autonomoa sortu zuten, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruan. 1925. urtean Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa bihurtu zuten.

1936. urteko abenduaren 5ean Errusiatik bereizi eta Sobietar Batasuneko partaide izan zen handik aurrera: orduan izendatu zuten Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista. 1990. urteko abenduan "Kirgiziako Errepublika" izena ipini zioten, eta 1991. urteko abuztuaren 31n independentzia aldarrikatu zuen.

Banaketa politiko-administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista honela banatuta zegoen:

Koordenatuak: 42°52′N 74°36′E / 42.867°N 74.600°E / 42.867; 74.600