Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista

Молдавская Советская Социалистическая Республика
Република Советикэ Сочиалистэ Молдовеняскэ
Republica Sovietică Socialistă Moldovenească
1940 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of Moldavian SSR.svg Emblem of the Moldavian SSR.svg
Ereserkia
Moldavian SSR map.svg
Moldavia Sobietar Batasunean
Hiriburua Chişinău
Hizkuntza(k) Errusiera
Moldaviera
BPG 33843 (1989)
BPG/bizt 4337600
Dirua Sobietar errublo
Aurrekoak
Flag of Romania.png Errumaniako Erresuma
Flag of Moldavian Autonomous Soviet Socialist Republic.svg Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa
Ondorengoak
Moldavia Flag of Moldova.svg
Transnistria Flag of Transnistria (state).svg

Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista (moldavieraz: Република Советикэ Сочиалистэ Молдовеняскэ; errumanieraz: Republica Sovietică Socialistă Moldovenească; errusieraz: Молда́вская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика) Sobietar Batasuneko errepubliketariko bat izan zen, 1940-1991 bitartean. Gaur egungo Moldaviako Errepublikari dagokion lurralde eta herrialdea zen. Chisinau zen hiriburua. Herrialdeko hizkuntza nagusiak moldaviera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa zerabilten.

1989. urteko datuen arabera, Moldaviako errepublikak 33.843 km²-ko azalera zeukan, Sobietar Batasuneko hamalaugarrena. 4.337.600 biztanle zeuden, eta Batasuneko bederatzigarren handiena zen biztanleriari dagokionez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekari moduan, Sobietar Batasunak Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista bat antolatu zuen 1924. urtean, Dniester eta Prut ibaien arteko lurraldean; bereziki errumaniar gutxiengoari eskubide multzo handia aitortu zioten.

1939. urteko sobietarren eta alemanen arteko Molotov-Ribbentrop Hitzarmenaren ondorioz, Prut ibaiko ekialdeko Errumaniako lurraldeak sobietarren esku geratu ziren. 1940. urteko abuztuaren 2an sortu zuten Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista, Dniester eta Prut ibaien arteko lurraldea, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistatik bereiziz baina Sobietar Batasunaren barruan jarraituz.

Alemanek, Errumaniaren laguntzaz Moldaviako lurraldea hartu zuten, baina Bigarren Mundu Gerraren amaierarako Sobietar Batasunak Moldavia berreskuratuta zeukan, baita berrantolatuta ere.

1991. urteko maiatzaren 23an Moldaviako Errepublika izena eman zioten herrialdeari, eta abuztuaren 27an independentzia aldarrikatu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde gehienean ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza zen, fruten ekoizpena batez ere. Transnistria eskualdean, ostera, industriak indar handia zeukan, energia elektrikoaren ekoizpenak batez ere.