Estoniako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estoniako Sobietar Errepublika Sozialista
Eesti Nõukogude Sotsialistlik Vabariik

1940 – 1991
Sobieta
Flag of Estonian SSR.svg Coat of arms of Estonian SSR.png
Goiburua
Kõigi maade proletaarlased, ühinege!
( Munduko langileok, elkartu! )
Ereserkia
Estonian SSR map.svg
Armada Gorriaren okupazioa 1940ko ekainaren 17a
SESBren anexioa 1940ko abuztuaren 6a
Estoniaren independentzia 1991ko abuztuaren 20
Hiriburua Tallinn
Hizkuntza(k) Ez zuen hizkuntza ofizialik. Estoniera eta Errusiera
Eremua 159,2
Biztanleria 1.565.662 (1989)
Dirua Sobietar Rubloa (BTN)
Interneteko domeinua .su

Estoniako Sobietar Errepublika Sozialista, Estoniar SES gisa ezagutua, (estonieraz: Eesti Nõukogude Sotsialistlik Vabariik, Eesti NSV bezala laburtua) Estoniari emandako izendapena izan zen, Armada Gorriak 1940ko ekainaren 17an okupatu zuenean. Estonia, Sobietar Batasunaren parte izatera pasatu zen, 1940ko abuztuaren 6an. Hala, SESBeko 16. errepublika izan zen.

1941ean, Bigarren Mundu Gerran, Alemaniak konkistatu zuen Estoniako SES. Alabaina, 1944an SESBk birkonkistatu egin zuen lurraldea berriro.

AEB, Erresuma Batua eta beste mendebaldeko hainbat estatuk, legez kanpokotzat jo zuten SESBk Estonia anexionatu izana. Hori dela eta, erbestean zegoen Estoniako gobernuarekin harremanak izaten jarraitu zuten, eta ez zuten onartu Estoniako Sobietar Errepublika Sozialista SESBren parte bezala.

1990eko maiatzaren 8an, Estoniar SESk izena aldatu zuen eta Estoniako Errepublika bezala ezagutzera eman zen. Estoniak 1991ko abuztuaren 20an berreskuratu zuen burujabetza, independentzia aldarrikatu zuenean. Hala, independentzia lortu eta zenbait astetara, Estoniaren estatu izaera onetsi zuten nazioarteko gainontzeko estatuek.

Estoniako ekonomia zen Sobietar Errepublika izandako herrien artean indartsuena, eta egun ere, Estonia da SESBeko errepublika ohien artean oparoenetakoa.

Gutxi gorabehera, biztanleriaren %65 estoniarra zen 1979an, nahiz eta gutxiengo handi bat ere bazegoen, errusiarrek osatua (%28). Gainontzeko hiritartasunen artean, ukrainarrak (%2,5), bielorrusiarrak (± 2%) eta finlandiarrak zeuden (±1,5%).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]