Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista
Lietuvos Tarybų Socialistinė Respublika

1940 – 1991
Sobieta
Flag of Lithuanian SSR.svg Coat of arms of Lithuanian SSR.png
Goiburua
Visų šalių proletarai, vienykitės!
(Munduko langileok, elkartu zaitezte!)
Ereserkia
[[Fitxategi:Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialistako ereserkia|280px|]]
Lithuanian SSR map.svg
Armada Gorriaren okupazioa 1940ko uztailaren 21a
SESBren anexioa 1940ko abuztuaren 3a
Lituaniaren independentzia 1991ko irailaren 6a
Hiriburua Vilnius
Hizkuntza(k) Ez zuen hizkuntza ofizialik. Lituaniera eta Errusiera
Eremua 65,200 km²
Biztanleria 3,689,779 (1989)
Dirua Sobietar Errubloa (BTN)


Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista, (lituanieraz: Lietuvos tarybu socialistine respublika), Lituaniako SES bezala ezagutua, Lituaniari emandako izendapena izan zen, 1940ko uztailaren 21ean SESBk inbaditu, eta independentzia jaso bitartean (1991ko irailaren 6a).

Boltxebikeek iraultza saiakera bat egin zuten 1918an, Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista aldarrikatu baitzuten, armada sobietarraren laguntzaz. Hala, Lituaniako SES Bielorrusiakoari gehitu zitzaion 1919an, baina 1920an, Lituaniaren independentzia onartu zuen SESBk.

Molotov-Ribbentrop itunaren arabera, Lituania, Alemaniaren eraginpean zegoen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, ordea, Hirugarren Reichak onartu egin zuen Lituania sobietarren menpe jartzea. 1940ko ekainaren 15ean Sobietar Batasunak Errepublika Baltikoak inbaditu, eta gobernuak indarrez ezarri zituen. Abuztuaren 3tik aurrera, SESBen 14. errepublika izatera pasatu zen Lituania.

Alemaniak 1941ean inbaditu zuen lurraldea, Bizargorri Operazioa aintzat hartuta, baina lurraldea berriro konkistatu zuen SESBk. 1990eko martxoaren 1ean aldarrikatu zuen independentzia, baina 1991ko irailaren 6an onartu zuen SESBk).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]