Reggio di Calabria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Reggio di Calabria

Reggio di Calabria
bandera

armarria

Izen ofiziala Città di Reggio di Calabria
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Reggio di Calabriako probintzia
Eskualdea Calabria
Alkatea Giuseppe Scopelliti (PdL)
Koordenatuak 38°06′N 15°39′E / 38.1°N 15.65°E / 38.1; 15.65Koordenatuak: 38°06′N 15°39′E / 38.1°N 15.65°E / 38.1; 15.65
Reggio di Calabria Italia-n dago
Reggio di Calabria
Eremua 236 km2
Posta kodea 89100
Biztanleria 186.547 bizt. (2009)
Dentsitatea 790,45 bizt./km²
Sorrera K. a. 720
http://www.reggiocal.it

Reggio di Calabria[1] Italia hegoaldeko hiria eta portua da, izen bereko probintziako hiriburua, Calabriako eskualdean, Messinako itsasartearen ertzean, Messina hiriaren (Sizilia) parean.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Eubeako kalkistarren kolonia izan zen K.a. VIII. mendean. Anaxilaoren garaian (K.a. V. m.) diktadurapean bizi ondoren Atenasekin aliatutako demokrazian bizi izan zen K.a. 433tik aurrera. Sirakusaren mendean egon zen K.a. 387an baina independentzia berreskuratu zuen K.a. 351n. Erromako aliatua izan zen eta udalerri bihurtu zen K.a. 89an.

Bizantziarren mende egon zen VI. mendean, lonbardiarren esku X. mendean, arabiarra X-XI. mendeetan eta normandiarren mendean geratu zen 1060. urteaz geroztik. Siziliarekin zituen merkataritza harreman nagusiak eta Gonzalo de Córdobak konkistatu zuen gero Fernando Katolikoaren koroarentzat. Turkiarrek eta berberiarrek suntsitu zuten hiria XVI. mendean; 1873ko lurrikarak hiriaren erabateko gainbehera ekarri zuen.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Reggio di Calabria)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14 14 16 18 22 26 30 30 27 23 18 15 21
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 8 9 11 15 19 23 23 20 17 12 9 15
Iturria: Weatherbase[2]

Ekonomia [aldatu]

Industria (kimika industria, ehungintza, mekanika industria) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Aireportua.

Ondarea [aldatu]

Aipagarriak dira molde erromaniko-bizantziarrean berritutako katedrala, hondakin erromaniko eta grekoak eta Museo Nazionale della Magna Grecia museoa, arkeologia aztarnen bilduma garrantzitsua gordetzen duena.

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.