Konjic

Koordenatuak: 43°39′05″N 17°57′39″E / 43.6514°N 17.9608°E / 43.6514; 17.9608
Wikipedia, Entziklopedia askea
Konjic
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Bosnia-Herzegovina
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboaBosnia-Herzegovinako Federazioa
Canton of the Federation of Bosnia and HerzegovinaHerzegovina-Neretva Canton
City of Bosnia and HerzegovinaCity of Konjic
Posta kodea88400
Geografia
Koordenatuak43°39′05″N 17°57′39″E / 43.6514°N 17.9608°E / 43.6514; 17.9608
Map
Azalera1.169 km²
Altuera379 m
Demografia
Biztanleria25.148
Dentsitatea21.512,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
konjic.ba

Konjic Bosnia-Herzegovinako herri bat da, Herzegovina-Neretva kantoian kokatua, Herzegovina eskualdeko iparraldean dago, Sarajevo hiriburutik 60 kilometrora. 2013ko erroldan, 26.381 biztanle ditu, gehienak bosniar musulmanak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Neretva ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Eskualde mendi menditsuan dago kokatua Konjic, eta inguruetan rafting eta beste kirol batzuk egiteko aukera izaten da udako hilabeteetan. Mendietan dago halaber Tito agintari jugoslaviarrak Gerra Hotzaren garaian prestatu zuen bunker handiena, gerra nuklear baten kasuan Jugoslaviaren agintearen jarraipena ziurtatzeko eraikia (hau ere turismorako atrakzio bihurtua dago gaur egunean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandarrak eta ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandarren garaian garatu zen herria nagusiki. Stara Ćuprija zubi otomandarra da hiriko monumentu nagusia (1682-1683 urteetan egina). II. Mundu Gerran suntsitu zuten erretiradan zihoazen nazi alemanek, baina 2003 eta 2009 urteen artean berreraiki zen.

Otomandarren garaikoak dira halaber hiriko zenbait meskita: Junuz-Čauševa, Mehmed-Čauševa, Čuhovići eta Vardačka džamija edo Vardako meskita. Mendeetan ez zen meskita berririk eraiki, harik eta 21. mendean Hiriko Meskita Nagusia edo Gradska džamija ireki zen arte, Qatar eta Kuwaiteko estatuen laguntzarekin[1].

Bosniako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etnikoki musulmanak ziren nagusi Bosniako gerra hasi aurretik, baina gutxiengo kroaziar eta serbiar inportanteak zeuden. 1992ko udaberrian, serbiarrak hasi ziren armatzen inguruetan, eta setiatu eta bonbardatu egin zuten bai Konjic eta baita udalerriko zenbait herrixka. Aste batzuen buruan, Bosniar armadak eta HVO talde kroaziarrak, elkarlanean, setioa hautsi zuten eta kontrola hartu zuten: honek, halaber, serbiarren kontrako operazioak eragin zituen inguruko herrietan. Zibil eta borrokalari serbiarren atxiloketak izan ziren, eta Čelebići izeneko atxiloketa zentroa osatu zen: bertan serbiarren kontrako gerra krimenak izan zirela determinatu zuen urte batzuen buruan Jugoslavia Ohiko Krimenentzako Nazioarteko Epaitegiak (ICTY). Krimen horien artean izan ziren tortura, hilketak, bortxaketak eta baita hildako preso baten buruarekin futbolean jokatu izana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «First Mosque built in Konjic in the past 400 Years officially opened!» Sarajevo Times 2016-04-25 (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]