Koruko Ama Birjinaren Eskola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koruko Ama Birjinaren Eskola

Eskola


Datuak
Sortze-data 1940ko apirilaren 10a
Mota Kultur elkartea
Lehendakaria Tomas Ugaldebere Camino
Abesbatzako zuzendaria Juan Jose Ocón Arza
Dantza taldeko zuzendaria Josetxo Fuentes Garciandia
Musika taldeko zuzendaria Aitziber Lizarraga
Hiria Donostia
Probintzia/Estatua Gipuzkoa
Herrialdea Euskal HerriaEuskal Herria
Helbidea Aldapeta 16 Bis, Villa Esmeralda 20009 Donostia
Webgunea www.kab-eskola.net

Koruko Ama Birjinaren Scholla Cantoruma, 1976an Koruko Ama Birjinaren Eskola izena hartu eta gaur Eskola izenaz ezagunagoa, 1940 hasieran Juan Urteagak Donostian sortu zuen elkarte artistiko eta kulturala da. Hasiera batean korua baino eduki ez arren, gerora dantza konpainia sortu zen. Halaber, 60ko hamarkadan musika banda eratu zen, dantza taldearen emanaldietan arlo biak bateratu asmoz. Egun, hiru taldeek jardunean diraute Eskolan. Elkartearen lehen emanaldia 1940ko Aste Santu ekitaldietan izan zen. Gauzak horrela, 1940ko apirilaren 10a hartzen da Eskolaren sortze datatzat.

Eskola Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteetan, Scholla Cantoruma eliza musikari eskeinia zegoen. Arlo horretan, bere emanaldirik sonatuena Aste Santuko Pasioari lotutako irudiak izan ziren. Emanaldi hauek Aste Santuan ez ezik, Eguberrietan ere eskaini izan zituen. Ikuskizunak lortutako arrakastaren ondotik, Euskal Herriko nahiz honen mugez gaindiko beste hiri batzuetan (Madril eta Leon, esaterako) eskaintzeko aukera izan zuen taldeak.

1950ko hamarkadan, elkartearen barruan dantzari eskainitako taldea hasi zen antolatzen. Hasiera batean, dantza taldearen emanaldiak zaindariaren egunera edo hiriko jai-egunetara mugatu ziren. Abesbatzak eta dantza taldeak elkarlanari ekin zioten zenbait opera eta emankizun prestatzen. Horien artean aipatzekoak dira: Amaia, Txanton Piperri, Oleskari Zarra, Anbotoko dama, eta beste zenbait ikuskizun. Aipatzekoak da halaber, Jesus Guridik idatzitako Amaia operaren estreineko emanaldietan parte hartu izan 1952. urtean.

Gerora, dantza taldeak nortasun propioa garatu eta emanaldiak eskaintzen hasi zen zenbait herritako jai-batzorde eta udalen eskariz.

Hurrengo urteetan, dantza konpainiaren emanaldiak Euskal Herriko hainbat bazterretara zabaldu ziren. Nazioartera ere eramateko aukera izan zuen. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, ikerketa lan arduratsu baten ondotik, euskal dantza tradizionala berreskuratu eta taldearen errepertoriora gehitzeko ahalegina egin zen. Horretarako Euskal Herriko hainbat bazterretan barrena ibili ziren taldeko koreografo eta zuzendariak, bertako dantzariengandik tokian tokiko pauso eta erritmoak ikasi asmoz.

Garai beretsuan sortu zen musikarien taldea. Orduz geroztik, Eskolako dantzariek eta musikariek ikuskizun bateratuak eskaintzen dituzte. Musikari bandaren ibilbidean zehar instrumentu ezberdinak jo izan dira; nahiz eta egun atabala, danbolina eta txistua, eskusoinua eta txalaparta erabili, garai batean alboka, bibolina, bonboa, dultzaina, klarinetea, panderoa, saxoa, txapak, txirula eta zilbotea ere erabili izan dira.

1983. urtetik aurrera, herri folklorea plazetatik agertokietara eraman asmoz, dantzei izaera eszeniko bat emateko lanetan murgildu zen dantza taldea, dantzen izaera eta jatorria galdu gabe. Ordutik egunotara arte, Eskola euskal gaietan oinarrituriko koreografia berriak garatu izanagatik nabarmendu da. Dantza lantzeko modu honek Espainiar estatuan nahiz nazioartean hainbat dantza jaialditan ibiltzeko aukera eman dio taldeari.

1990. urtean bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen. Urteurreneko urtean zehar hainbat ekitaldi berezi antolatu ziren. Horien artean aipagarriena Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako ekitaldi bikoitza izan zen, udal kontserbatoriko orkestra eta 300 dantzaritik gora bilduz. Urteurrenak Eskola abesbatza zein dantza taldearen ibilbideen begirada sakona jasotzen zituen liburu bat argitaratzeari ere bide eman zion.

90eko hamarkadan Eskolak abeslari bakarlari bat ere izan zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtea Jaialdia Saria
  • 1950 BIARRITZeko Nazioarteko Jaialdia (Iparraldea, Euskal Herria)
  • 1974 Charleroiko Nazioarteko Jaialdia (Belgika) 3. Saria
  • 1978 Burgaseko XVI. Nazioarteko Jaialdia (Bulgaria) Urrezko domina
  • 1984 Cantonigróseko II. Nazioarteko Jaialdia. (Katalunia) 1go Saria

1990 MARIENFELD (Alemania) 1990 BAD SASSENDORF (Alemania) 1990 BAD WALDLIESBORN (Alemania) 1990 DONOSTIAko II. Nazioarteko Jaialdia (Gipuzkoa) 1990 MÜNSTEReko XII. Nazioarteko Jaialdia (Alemania) 1991 Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia (Gales) 1go Saria 1991 2. Hezkuntzako Ikastetxeen Urteroko Jaialdia MARUGAMEen (Japonia) 1992 ARRAIGO ikuskizuna, MADRILeko Zartzuela Antzokian (Espainia) 1992 FRANTZIAKO TOURRAren aurkezpen jaialdia DONOSTIAn (Gipuzkoa) 1992 Abesbatzen Jardunaldiak PLASENCIA CACERESen. (Espainia) 1993 ARRAIGO ikuskizuna, MADRILeko Zartzuela Antzokian (Espainia) 1993 ZAKOPANEko Nazioarteko Jaialdia (Polonia) 1993 Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia (Polonia) 1go Saria 1994 Martiene Orfeoiarekin abesbatza-trukea, BARTZELONA (Espainia) 1994 SESTAOko VIII. Folklore Erakustaldia (Bizkaia) 1994 NAVI SAÇZeko Haur Jaialdia (Polonia) 1995 CARREÑOko V. Folklore eta Kultura Erakustaldia (Candás) 1995 XIXONeko Nazioarteko Jaialdia (Espainia) 1995 CATALUNYA CENTROEko Abesbatzen Nazioarteko Jaialdia (Espainia) 1996 XVIII "LA SEGUIDILLA" Jaialdia, Ciudad Real (Espainia) 1996 Nazioarteko Folklore Jaialdia CLUJ NAPOCAn (Errumania) 1996 "ARRAIGO" emankizuna Badajoz eta Caceresen 1996 Festival de Canto Coral en Autol (Rioja) Sari Berezia 1996 Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia KANBOn (Iparraldea) 1997 HALSBECK-WERTERSTEDE Nazioarteko Folklore Jaialdia (Alemania) 1997 XI Folklore Erakustaldia SESTAOn (Bizkaia) 1997 WERELDFOLKLORE Nazioarteko Folklore Jaialdia IZEGEMen (Flandria) 1998 Festival de Canto Coral en Autol (Rioja) 2. Saria 1998 Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia IZEGEMen (Flandria) 1999 Musikoak Nazioarteko Jaialdian Zakopanen (Polonia) 1999 Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia (Polonia) 1go Saria 2000 Munduko kulturen festibala (Gannat-Frantzia)

Dantza tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzi honetan egiten diren dantzen artean, aipatu beharrekoak ditugu jatorriz Durangoko Merinaldekoak direnak, orohar Dantzari Dantza deritzenak. Bederatzi dantzatako zikloak osatzen dute, berauen makila eta ezpatazko dantzekin dantzariak nabarmenerazteko dantzak tartekatzen direlarik. Guztiek oinarrizko melodia eta urrats berak dituzte, koreografiak aldatzen direlarik. Ezaugarri nagusienak beren erritmo arina, beren indarra eta dantzatzen dituzten trebetasun fisikoa dira. Urte askotan zehar gure folkloreko dantzarik errepresentagarrienak izan dira, folkloreari ugarik aipatu izan dituztelarik eta aurreko mendeetako bidaiariek beren kroniketan berorien aipamena egin izan dutelarik.

Probintzia honetako beste dantza Kaxarranka deritzona da, Lekeitio herriko dantza tradizionala hain zuzen. Itsas herri honek urtero bere kofrade nagusia hautatzen duenean, orduantxe egiten da dantza hau. Ezaugarririk nabarmenena zera da, dantzari batek lau edo sei gizonek eutsiriko kutxa baten gainean igota egiten duela dantza.

Gipuzkoako Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoak, geografikoko Euskal Herriaren erdigunen kokaturiko probintzia izanik, bere euskal senideekiko dantza-tankera desberdina mantentzen du. Estilo eratsua, dotorea eta ezin hobeki osatua, trebaketa tekniko eta fisiko handia eskatzen du.

Hango dantzen artean, ezpata luze eta txikienak, makilenak, jorraienak, uztaienak eta abarrenak ditugu. Gizarte dantzak, diosalazkoak, gorteiuzkoak, etab. Dantza hauek, gehientsuenak, Juan Ignacio Iztuetak bildumatu zituen 1818-1824 urteetan, nahiz eta askozaz antzinagokoak izan, XV. eta XVI. mendeetan hauen aipamena egiten baita.

Nafarroa Beherako Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seguraski, Euskal Herriko folklorerik antzinakoena kotserbatzen duen probintzia dateke Nafarroa Behera. Euskal Jauziak deritzen generoan oinarritzen da bertako dantza, Herri honetako forma, estilo eta musikarik tradizionaleekin. Ihauterietako zokloaren barruan burutzen da batik-bat, eta pertsonaia anitzetako konpartsa hauetan Bolantzak deritzenak nabarmentzen dira, hauek bait dira nagusiki dantzak burutzen dituztenak. Dantza-eskema beraren arauera burutzen dira, Euskal Jauzietan oinarrituta alegia, baina zenbatezinezko forma eta musikekin, guzti hori beren jantzi koloretsu ikusgarrien pean eta doinu alai eta bizien artean.

Nafarroako Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko handiena den probintzia honetan, noski, Herri honetako folklorerik ugariena topatzen dugu. Halaber, kanpotikako eraginengana ageriena egon dena da, dantza-tankera eta ohitura asko bereganatu eta moldatu dituelarik. Dantza hauen artean karakteristiko bezala aipatzekoak dira hegoaldeko (Erribera) makila-dantzak, katean elkarturiko bikoteen gizarte-dantzak (hauei Ingurutxo deritze), Larraindantza, sokadantza, etab. Bestalde, Euskal Jauzien kideko dantzak ditugu, hona nola Baztango Mutil Dantza eta Otsagabiko makila-dantzak. Azken herri hau Pirinioetako aran batean kokatua dago eta bere baitan kontserbatzen dituen dantzetan, gaur egun erlijio kutsua badute ere, aspaldiagoko iragan mitologikoa soma dezakegu. Ituren, Zubieta, Lantz, Erribera eta abarreko Ihauterietan berriz mitologia, erlijiostasuna eta tradizioak topatuko ditugu.

Zuberoako Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko probintzia txikiena den honek oso dantzatzeko modu berezia eta jakintsua kontserbatzen du, antzinako Euskal Jauzietan oinarritua. Gaur egun Ballet herritar batetarantza bilakatu dira eta folklorelarien goraipamenik bikainenak jaso izan ditu. Ihauterien zikloare barnean burutzen da eta pertsonaia anitzetako konpartsa batek osatzen du. Pertsonaia hauek bi taldetan banatzen dira: gorria edo onak eta beltzak edo gaiztoak. Hauek, herriak bisitatzerakoan hainbat erritual burutzen dute. Oso dantza bereziak ditu bost pertsonaiarentzat, hain zuzen ere guk dantzatzen ditugunak gorrien taldearen barruan.

Koreografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aingerutxo
  • Amaia Opera
  • Ametsak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Donostian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia XVIII. mendeko gipuzkoar merkataritza elkartearen jardueran oinarraitutako koreografia (2 dantza).
  • Arin-arina
  • Balea
  • El caserío
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: El caserío: preludio acto II (Jesus Guridi)
    • El Caserío zarzuelaren 2. ekitaldiaren sarrerarako egindako koreografia.
  • Donostiako Martxa
  • Donostiako Martxa Zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose Juan Santesteban
    • Donostian antzina zegoen zortziko martxa ofiziala.
  • Erriberako jota
    • Musika: Jota Navarra (Enrique Zelaia)
  • Erromeria
    • Musika: herrikoia/Sergio Garzes
  • Euskal Musikaren Gorespena
    • Musika: Euskal Musikaren Gorespena (José Uruñuela)
  • Eusko Irudiak
  • Fandangoa
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Segurako dantza sueltoko txapelketan oinarritutako dantza, bertan parte hartzen dutenen omenez.
  • Gernika
  • Herribehera
  • Hirugarren Hegoa
  • Hotsean
  • Ipuina
  • Maite
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Pablo Sorozabal
    • Bi neska talderen norgehiagoka irudikatzen du, bakoitzak bere dantzarako gaitasuna erakusten duen bitartean.
  • Oleskari Zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose de Olaizola
    • Oleskari Zarra operarako egindako koreografia.
  • Salazar
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Zaraitzuko tradizioan oinarritutako dantza.
  • Sorgiñak
  • Txanton Piperri
  • Urketariak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Sergio Garzes
    • Donostiako Alde Zaharreko kanoietan iturrira ur bila joaten ziren emakume eta gizonetan oinarritutako koreografia.
  • Zortzikoa

Euskal Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzatzeko eta kantatzeko doinu bilduma zenbatezinezkoaren barruan, nabarmenerazi beharra dago Zortziko deritzon erritmoa. Berau euskaldunona soilik ez bada ere, forma herritar eta gure dantzen eta kantuen ezaugarri bihurtu da.

Geure dantzetarako darabiltzagun musika-tresnen artean autoktonoak dira gailen, gehienbat haizezkoak eta perkusiozkoak izanik. Aurrenekoen artean txistua, txirula eta alboka ditugu; bigarrengoei dagokienez berriz, danbolina, ttunttuna eta txalaparta. Aldi berean, hedadura handiagoko musika-tresnak ere baliatzen dira, hona nola dultzaina, eskusoinua, klarinetea, arrabita, etab.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola dantza taldeak, hiriko beste dantza talde batzuekin batera, Lauarin jaialdia antolatzen du urtero Donostian ekain bukaera aldera.

Jadinzainen konpartsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jadinzainen konpartsa, jatorrian Jardinzayen konpartsa deitua, Donostiako inauterietako zaharrena da; 1818ko urtarrilaren 29an atera zen lehenengoz. Urte luzez hiriko ezein talderen eskutik atera gabe egon ondoren, Eskolak berreskuratu zuen 1999an. Ordutik hona, inauteri garaian eta jaialdi berezietan antzezten du Eskolak Jardinzainen konpartsa.

Danborrada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012. urtetik aurrera Koruko Ama Birjinaren Eskolak danborrada konpainia dauka. Jarduneko abesbatzako eta dantza taldeko kideez gain, bertan ibilitako jendeaz osatuta dago; guztira, 100 upel eta 45 danbor. Donostiako Danborradan, San Sebastian egunez (urtarrilak 20), 17:00ak eta 21:00ak bitartean ondoko ibilbidea osatzen du: Aldapeta - Easo - Zubieta - Marina - San Martin - Urbieta - Larramendi - Errege Katolikoak - Koldo Mitxelena - Urdaneta - Hondarribia - San Martin - Getaria - Arrasate - Hondarribia - Askatasunaren Etorbidea - Urbieta - San Bartolome - Aldapeta. Ibilbidean zehar, taldeak Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa dantzatzen du, abesbatzako ahotsek lagunduta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]