Kromatina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kromatina eukariotoen kromosomak osatzen dituen substantzia da, nukleo zelularrean dagoena. Histonaz eta DNAz osaturik dago; kromatina, beraz, heteroproteina bat da, bere talde prostetikoan DNA duena.

Zelula ugaltzen ez denean, kromatinak pikorrak osatzen ditu eta kromosomak ez dira ikusten.

Zelula ugaltzen denean (mitosian), aldiz, kromatina trinkotu egiten da eta kromosomak eratzen ditu, mikroskopioan ikusgai direnak.

Bi kromatina mota daude:

  • eukromatina: kromatina honek DNA aktiboa du, hots, transkripzioa egiten duen DNA (DNA → RNAm). Kromatina hau ez dago trinkotua.
  • heterokromatina: kromatina trinkotua da, eta jarduerarik gabeko DNA du. Funtzio estrukturala du.