Nukleolo
Nukleoloa zelula nukleoaren nukleoplasman murgildutako organulua da, egitura dentso eta irregularra duena. Nukleoloa esferikoa da eta kromatina kondentsatu geruza batez inguratuta dago. Nukleoloaren funtzio garrantzitsuena erribosomen osagaien sintesi eta elkarketa da.
Nukleoloa proteina eta ADN erribosomalez osatuta dago. ADN erribosomal edo ADNr hau, ARN erribosomalaren transkripziorako beharrezkoa da, hau kodifikatzen duten gene errepikatu ugari baitauzka.
Zelula gehienetan, bai animali bai landare zeluletan, nukleolo bat edo gehiago daude. Aitzitik, zelula mota batzuetan ez dago nukleolorik.
[aldatu] Egitura
Mikroskopio elektronikoz bi alde edo osagai bereizten dira nukleoloan:
- Osagai fibrotsua. Bi antolakuntza azaltzen duten zuntz mehe ugariz eratuta dago.
- Alde batetik, zuntz meheek oso estuki kokatuta, masa irregular eta dentsoak eratuko dituzte. Alde honi osagai fibrotsu dentsoa esaten zaio.
- Bestetik, dentsitate elektroniko gutxiagoko azalera borobiltsuak eratuz, zuntzak modu laxoagoan antolatzen dira. Alde honi gune fibrotsua esaten zaio.
- Osagai bikortsua. 15nm-tako diametroa duten bikor ugariz eratuta dago. Bere osagaiak ARN eta proteinak dira.
[aldatu] Funtzioa
Nukleoloarekin erlazionatutako kontzeptu garrantzitsua bat antolatzaile nukleolarrena da. Hauek nukleoaren egitura eta funtzioaren arteko erlazioa definitzen dute.
Interfasean antolatzaile nukleolarren kokapen lekuak gune fibrotsua eta osagai fibrotsu dentsoa dira. Mitosiaren ondoren, kromosoma desberdinetatik irtendako ADNa deskiribilkatu eta ARNr transkribatzen hasiko da. Bere inguruan nukleoloa eratzen hasiko da. Nukleoloa egitura estatiko gisa kontsideratu beharrean, ARNr-ren transkripzioaren adierazpen morfologiko gisa kontsidera daiteke.
[aldatu] Ikus, gainera
| Zelularen osagaiak | ||
|---|---|---|
|
Nukleoa: Nukleoloa • Nukleoplasma • Gaineztadura nuklearra • Poro nuklearrak • Kromosoma • Kromatina • Xafla nuklearra • ADN Zitoplasma: Mitokondrioak • Golgi aparatua • Erretikulu endoplasmatikoa • Erribosomak • Plastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma Zelula mintza: Zelula horma • Fosfolipidoak • Kolesterola • Proteinak • Polisakaridoak • Zilioak • Flageloa |
||