Kuku europarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kuku
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Cuculiformes
Familia: Cuculidae
Generoa: Cuculus
Espeziea: Cuculus canorus
Linneaus, 175

Kukua edo kuku europarra (Cuculus canorus), Cuculidae familiako hegazti espeziea da. Hegazti honek, arraultzak beste hegazti txikiagoen kabietan jartzen ditu (hala nola kaskabeltz edo txantxangorriak). Kukuak, zeuden arraultzak kabitik kanpo bota ondoren berea jartzen du (kolorez eta tamainuz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak); horrela, hegazti txikiek berea bezala errutzen eta elikatzek dute kuku txita.

Kukua 32 cm inguru izaten da luze. Gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka du, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak dituena. Izaeraz bizia eta izutu erraza da. Udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du. Lezka-txoriaren eta txantxangorriaren habietan errutzen du arrautza eta haiek ateratzen eta hazten diote umea, eta berenik ez dute hazi ahal izaten gainera, honen umeak beste arrautzak habiatik kanpora botatzen dituelako. Europan, Asian eta Afrikan bizi da, eta intsektuak jaten ditu.

Espezie honen beste ezaugarri nagusiena bere kantua da, nondik hegazti honen izena dator. Kukuaren eta bere kantuaren inguruan sineskeria asko da, hura entzuteko momentuan patrikan dirurik duenak urte aberatsa izango duela, etab.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuku europarra Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]