Kurt Gödel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurt Gödel 1925ean.

Kurt Friedrich Gödel logiko eta matematikaria (1906ko apirilaren 28a - 1978ko urtarrilaren 14a), Austria-Hungariako Brünnen jaio zen, gaur egungo Txekiar Errepublikan. Geroago Vienako Zirkulua gisa ezaguna izango zen taldeko kide izan zen, Positibismo logikoaren eskola filosofikoa sortu zutenak.

Logika matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean matematiketan doktoratu zen, Lehen ordenako kalkulu logikoaren nahikotasun semantikoaren froga tesiarekin. 1931ean "Über formal unentscheidbare Sätze der Principia Mathematica und verwandter Systeme" (Principia Mathematicaetako proposizio formalki askaezinei buruz) artikulua argitaratzen du, sistema axiomatiko orotan aska ezin diren proposizioak aurki daitezkeela frogatuz. Baieztapen honek Gödelen teorema izendapena hartu zuen gero. Gödelek filosofia ere ikasi zuen hainbat urtez.

Erbestea eta gaixotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ean, nazien presiogatik Estatu Batuetara ihes egin zuen, non urte bat lehenago izan zen bisitan eta Albert Einstein ezagutu zuen. Honen lagun handia egin zen eta Erlatibotasunaren Legearen alderdi batzuk batera landu zituzten.

Haren azken urteetan depresioak eta paranoiak jo zuten, bere aurkako konspirazio bat zegoela pentsarazi ziona. Eski maskara bat eramaten zuen nonahi giro kutsatua ekiditeko.

Desnutrizioz hil zen 1978n, 30 kg pisatzen zituelarik, "pertsonalitate trastorno" baten eraginez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Gödel Aldatu lotura Wikidatan