Notre Dameko Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Notre Dame du Laceko Unibertsitatea, soilik Notre Dameko Unibertsitatea bezala ezagutua, AEBetako unibertsitate pribatu bat da, katolikoa Gurutze Santuko Kongregaziokoa, AEBetako Indiana estatuko Notre Damen dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea 1842ko azaroak 26an sortu zen Notre Dame du Lac izenarekin, frantsesez Lakuko Gure Andrea edo Lakuko Andre Maria esan nahi duena, unibertsitatea sortu zuten frantziar jatorrikoa zen Gurutze Santuko kongregazio erlijiosoko fraideek unibertsitatea eraikiko zen eremuaren barnean laku bat aurkitu baitzuten. Benetan, bi laku daude, baina, elezaharrak dioenez, negua zen tokia lehen aldiz bisitatu zutenean, eta lakuak izoztuta zeudela eta guztia elurtuta zegoela kontutan hartuta, laku bakar bat zela pentsatu zuten. Dirudienez, potawatomi tribuko indiarrek neurri handi batean lagundu zuten unibertsitatea garatzen, Gurutze Santuko kongregazioko anaiekin elkarlanean.

Ikasle bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notre Dameko Unibertsitatea unibertsitate katoliko bat da alde guztietatik. Andre Maria Birjinaganako gurtza etengabe nabarmentzen da, eta bere irudiak koroatzen du eraikin nagusiko kupula. Unibertsitate bizileku guztiek kapera bat dute, eta gela guztietan dago gurutze bat. Ikasleen %80 baino gehiago katoliko praktikanteak dira. Hala ere, eztabaida handia eragin zuen Barack Obama presidenteari 2009ko maiatzak 17an honoris causa doktoretza bat eman izanak. Notre Dameko errektorea zen John I. Jenkins Aitak, Obamari emandako sariak bere aukeraketa historikoa eta pobreziaren aurkako bere borroka programa errekonozitu nahi zuela adierazi zuen. Alabaina, katoliko ugarik saria abortoaren bultzatzaile sutsua zen bati eman izanagatik protestatu zuten (presidentetza hartu bezain pronto hartu zuen lehen neurrietako bat atzerrian abortoa sustatzeko finantzazio federalari betoa kentzea izan zen). 50 estatubatuar gotzain eta 300.000 hiritar baino gehiago Obama saritua izatearen aurka agertu ziren, eta Mary Ann Glendon estatubatuar enbaxadore ohiak, intelektual ospetsua eta Harvarden Zuzenbide irakaslea zena, unibertsitateko Laetare Medal domina jasotzeari uko egin zion, Obama gonbidatua zegoen zeremonia berean eman zitzaiona.

Kanpusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpusaren erdialdeko zatiaren aireko ikuspegia.

Kanpusak 1250 akre (5 kilometro karratu inguru) hartzen ditu South Bendetik iparekialdera. Bi laku eta 136 eraikin ditu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Notre Dame Fighting Irish

Notre Dame lehen mailako potentzia bat da NCAAko I. Dibisioan. Txapelketa nazionalak lortu ditu emakumezkoen saskibaloian (2001), emakumezkoen futbolean (1995, 2004), gizonezkoen eskriman (1977, 1978 eta 1986), emakumezkoen eskriman (1987) eskrima mistoan (1994, 2003, 2005), gizonezkoen golfean, gizonezkoen tenisean eta gizonezkoen crossean. Baina talderik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, futbol amerikarrekoa da, 13 titulu nazional lortu dituena (1924, 1929), 1930, 1938, 1943, 1946, 1947, 1949, 1953, 1966, 1973, 1977 eta 1988). Estadio Unibertsitarioan jokatzen du, 80.795 ikuslerentzako tokia duena eta partida guztietan sarrera guztiak saltzen dituena.

Futbol amerikar estadioa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Notre Dameko Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan