Kusan
Wikipedia(e)tik
Kusan Indiako ipar-mendebaleko, gaurko Pakistango eta Afganistango eskualde batzuetako herriak elkarturik, saka herriak sortu zuen erresuma.
Asiako erdialdetik etorrita sartu zen saka herria Indian. K. a. I. mendean Indo ibaiaren haranean finkatu ziren eta K. o. 78. urte inguruan lortu zuen Kusan erresuma osatuko zuten herriak elkarrenganatzea. K. o. III. mendea arte iraun zuen Kusan erresumak. Kusan erresumak bultzaturik zabaldu zen Indiako iparraldeko kultura Asiako erdialdean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.