Léon Gambetta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon Gambetta

Léon Gambetta (Cahors, Frantzia, 1838ko apirilaren 2a - Sèvres, Frantzia, 1882ko abenduaren 31) politikaria izan zen. Hiru izan ziren Gambettak Frantziako politikari egindako ekarpen nagusiak: errepublika demokratiko moderatuaren alde azaldu zen, alderdi demokrata bat sortu zuen, eta errepublika parlamentarioa indarrean ezartzen lagundu zuen.

1870ean Napoleon III.a enperadoreak egindako Konstituzioaren aurka jarri zen. Inperioak porrot egin zuenean antolatu zen behin-behineko gobernuko Barne Arazoetako ministro izan zen. Prusiaren kontrako gerran (1870), Tours eta Paris setiatu zutenen kontra borrokatzeko indar handiko gudarostea antolatu zuen. 1871n dimisioa aurkeztu zuen, eta Espainiara alde egin zuen, Bismarckek ezarritako baldintzak onartzea baino nahiago baitzuen borrokan jarraitu. Frantziara itzuli zenean, Thiersen gobernuari lagundu zion, eta 1881-1882 artean Frantziako lehendakari izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Gambetta Aldatu lotura Wikidatan