Jules Ferry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jules Ferry.

Jules François Camille Ferry (Saint-Dié-des-Vosges, Frantzia, 1832ko apirilaren 5a - Paris, 1893ko martxoaren 17a) legegizona eta politikaria izan zen.

Frantziako Bigarren Inperioaren garaian erregimenaren kontra gogor jardun zen. Errepublikar diputatua eta Parisko alkate (1870) izan zen. Hiriburuaren hornikuntza bere eskuetan zuelarik, herriak gorroto handia hartu zion. Mac-Mahonen erregimenaren kontrakoa izan zen, eta hark amore ematean, Hezkuntza eta Arte Ederretako ministro izan zen, eta ondoren Kontseiluko lehendakari.

Ferdinand Buissonekin eta C. Séerekin batera, herri irakaskuntzan neurri berriak hartu zituen: laikoa, dohainikakoa, nahitaezkoa egin zuen lehen mailako irakaskuntza eta bigarren mailako irakaskuntza publikoa neskentzat irekita geratu zen (1880-81).

Askatasun nagusiak finkatzen (bilera, prentsa eta sindikatu askatasunak) eta herri administrazioa berritzen (alkatea aurrerantzean zinegotziek hautatuko zuten) saiatu zen.

Frantziaren politika kolonialari indar berria eman zion: Tunisiako protektoratua Bardoko hitzarmenean (1881), Madagaskarko kolonizazioa, Brazzak Behe Kongoa konkistatzea, Tonkinen konkista. Bere politika kolonialak oposizioaren gorrotoa erakarri zion, eta Lang-söngo istiluen ondoren (1885eko maiatza), etsi egin behar izan zuen.

Senatari (1891), eta Senatuko lehendakari izan zen.

Jules Ferryren hitzaldia kolonialismoari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Goi mailako arrazek eskubidea dute behe mailako arrazen gain. Nire ustez, eskubidea dute betebeharra ere badutelako. Behe mailako arrazak zibilizatzeko betebeharra alegia (...). Frantziako politika koloniala dela eta, hedapen kolonialeko politika dela eta, Inperio garaian Saigonera eta Kotxintxinara joan behar izan dugu, Tunisiara eta Madagaskarrera joan behar izan dugu. Berriro esango dut, hedapen kolonialeko politika hori egia biribil batean oinarritu da. Hala ere, egia horren inguruan, gauzatxo bat azpimarratu behar da, hots, gure itsas armada ozeanoen zabaltasunean ezin da babesleku sendorik gabe moldatu, defentsarik gabe, hornidura gunerik gabe (...).

J. Ferry, Hitzaldia Diputatuen Ganberan, 1885eko uztailean.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Ferry Aldatu lotura Wikidatan