Lankide:AnderMagis/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikar bisoia
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Carnivora
Familia Mustelidae
Generoa Neovison
Espeziea Neovison vison

Amerikar bisoia ugaztun mustelido txikia da, haragijaleak da eta lurreko harrapakinak, baita uretako harrapakinak jaten dituzte. Animalia hau gorputz luzanga du eta Euskal Herriko animaliekin konparatzen lepahori animaliari antza dauka. Uretako bizitzari egokitua dago, beraz, normalena izaten da uraren gertutik aurkitzea. Animali hau originalki Kanadan eta Estatu Batuetan bizi da, baina, denboraren poderioz joan da mundutik zabaltzen (Europatik eta Hego Amerikan), giza erruagatik, bere azalagatik ekarri zen Europara, hauek ihes egin zuten eta ur ertzetan ezarri ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepahori (Bisoi amerikarrari iruditzen zaion Euskal Herriko animalia)

Amerikar bisoia animali argal, lepo zabal eta burezur hondoratu duena da, gainera, hanka motzak eta indartsuak ditu. Animalia honen kolorea beltza edo marroi iluna izaten da, hala ere grisak izan daitezke eta ñabardurak izan ahal dituzte. Normalean hainbat orban zuriak dituzte zonalde bentralean, bereziki kokotxan eta beheko ezpainean. Esan beharra dago hainbat bisoi mota daudela eta honek, bere familiako bisoi europarrarekin konparatuz handiagoa da. Euskal Herrian bere espezieko kideak (ur-ipurtats edo bisoi europearra) aparte dago animali bat itxuraz antzekoa dena, animali honen izena lepahoria da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisoi amerikarra animalia oportunista da, edozer jaten dute. Animaliak jatekotan normalean ornogabeak (intsektuak, krustazeoak...) jaten dituzte eta ornodunak jatekotan hainbat arrain eta hegazti jaten dituzte, baita era, hainbat fruitu jaten dituzte.

Bisoi amerikarra uran

Bizi itxaropena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar bisoia gatibutasunean 10 urte inguru irauten dute eta libre 6 urte inguru.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza uraren gertutik izatean uretako eremuetan bizi dira, baina, ura eta ur-inguruneak ez da bere habitat bakarra basoetan ere ikusi ditzakegu. Batez ere eremu zabalak eta landaredi gabeko eremuak saihesten dituzte eta normalean altitude baxuak dituzten zonaldetan bizi dira.

Ez da arraroa egunez aurkitzea, baina, normalena izango zen, gauez aurkitzea, animali hau gautarra delako. Oso lurrekoiak dira, batez ere bere sexuko kideekin, harren eta emeen artean malgutasun gehio dago.

* Gorri gogor dagoena bere jatorria da * Gorri ahul dagoena bere hedapena da

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar bisoiaren harrapari nagusienetarikoa

Jatorrizko banaketako area Ipar Amerika zen, espezie autoktono bezala, baina, gaur egun, bisoi amerikarra beste lurraldeetan sartu egin da, hala nola Hego Amerikan, Europa eta Asian. Espainian erdigunetik iparrerantz aurkitu dezakegu.Bere hedapena munduan zehar ez litzateke arazoa izango baina, bisoi amerikarra espezie inbaditzailea da, beraz, arazo handia da bere jatorritik at aurkitzea. Horren ondorioz, inbaditzailea den herrialdeetan Espainian bezala, espezie honen kopurua kontrolatzen saiatzen dira tranpeo selektiboen bitartez (tranpak jarri haren hedapena eta populazioa kontrolatzeko). Espainian, adibidez, arrisku larria ekartzen diote beste haragijaleei, konpetentzia egiten diotelako eta gaixotasunak transmititzen dituztelako, gainera, jokaera lurraldekoia eta bakartia dute.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arreskea otsaila eta apirila artean da, eta jaiotze egunak apirila eta maiatza artean dira. Jaioberriak direnak 30 egun igarotzen dituzte gordelekuan, hiru hilabete pasa eta gero amarengandik urruntzen dira, hazkunde sexualera ailegatzen dira 9-10 hilabete jaio ondoren. Bisoi amerikarrak gaitasun bat dauka zein uteroan baldintza egokiak egon arte geldiarazi dezakete prozedura.

Beste ezpeziekiko eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere harrapari nagusien artean hainbat ugaztun eta hegazti daude azeri gorria eta hontz handia adibidez. Harrapari hauek ez dute eraginik amerikar bisoiaren populazioan, beraz, hauen hedapena arazoa jarraitzen izaten da. Arazoa da animalia hau lurrekoia izatean beste lekuko bisoiekin lehia egiten duela, beraz gertatzen hari dena da ur-ipurtatsen populazioa behera joaten hari dela eta amerikar bisoiarena gora, beraz arazoa handiena hori izango zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]