Lankide:EneritzEreñoRodriguez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Telefono adimentsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonoa (ingelesez Smartphone) poltsiko-ordenagailu mota bat da, telefono mugikorraren eta tableten elementuak konbinatzen dituena. Datuak gordetzeko gaitasuna handiagoa dute, normalak baino eta ordenagailu baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta ohiko telefonoek baino konektagarritasun handiagoa dute. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio, ordenagailu eramangarria ordezkatzera hel daitekeelako.

Orokorrean, ukimen-pantaila eta posta elektronikorako oinarritzat erabiltzen dituzten telefonoei telefono adimentsu esaten zaie. Telefono mota hau 2007tik aurrera nagusitu da. 2008 eta 2010 urte inguruan hasi ziren hauentzako ukimen pantailak fabrikatzen. Telefono adimentsu gehienetan bezeroek programa gehigarriak (aplikazio izenekoak) deskargatu eta instalatu ditzakete. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, WiFi edota 2G, 3G eta 4G sare bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa argazki kamera eta mp3 eta bideoak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, azelerometroak, GPSa eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentuak irakurtzea (hala nola, PDF eta Microsoft Office). Telefono adimentsuen ekoizle nagusiak hurrengoak dira:

Samsungen Samsung Galaxy familia

Appleren iPhone familia

Sonyren Xperia familia

Nokiaren Nokia Lumia familia

• HTCren telefono guztiak

BlackBerryren telefono guztiak


Sistema eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 arte, Nokiaren Symbian izan zen telefono adimentsuetarako sistema eragilerik zabalduena, baina gaur egun aski baztertuta dago, Nokia ez diren konpainiaren batzuen telefonoetan baizik ez da erabiltzen (hala nola Fujitsuren F-07F telefonoa, 2014aren erdialdean merkaturatua).

2013ko lehenengo hiruhilekoko datuetan jasota dagoenez, Espainian saltzen diren telefono adimentsuek hurrengo sistema eragile hauek dakartzate:


Sistema eragileak Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema eragilea Ehunekoa(%)
Android 93,5
iOS 3,2
Symbian 1,5
Windows Phone 1,3
Bestelakoak 0,3
Blackberry 0,2

Gartner teknologiako aholkularitzaren datuen arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan salmenta altueneko markek (Samsung, Apple eta Huawei) 298 milioi unitate saldu zituzten, bigarren hiruhilekoan % 1,9ko gorakada izan zuen, 300 milioi unitate baino gehiagokoa, hirugarren hiruhilekoan % 15,5 hazi zen, 353 milioi unitate arte, merkatu berrietan bultzatzeari esker.

Huaweik aurrerapauso handiak egiten ditu, % 11,3 merkatu kuota lortu du, Appleri %5a moztuz denbora gutxian. Hala eta guztiz ere, uztailetik irailerako tartean, enpresak % 70 egin zuen gora, 2016ko hazkunderik handiena duen marka izanik. Hazkunde prozesuan dagoen beste enpresa bat Xiaomi da. Honek lehen hiruhilekoan sailkapenean seigarren postuan zegoen, orain, berriz, laugarren postuan kokatuta dago, % 5,9ko merkatu kuota izanez. Bestalde, Txinako telefonoen salmenten kopurua Europa eta Asian gora doaz ere. Kantar-en datuen arabera, 2017ko abuztuan Espainian telefono mugikorreko sistema eragile mugikorren erabilerari dagokionez, hauek izan dira erabiltzaileen kuotak:

Sistema eragilea Ehunekoa(%)
Android 91,8
iOS 7,5
Windows 10 0,7

Gaur egungo sistema eragile nagusiak Googleren Android, Appleren iOS, eta Microsoftren Windows 10 dira. Gutxiago erabiltzen direnak, ordea, BlackBerry OS eta BlackBerry 10 (BlackBerry), Bada (Samsung), Symbian (Nokia), Firefox OS (Mozilla), MeeGo (Moblin eta Maemo), webOS, Windows CE, EMUI dira Huawei, eta abar dira.

Sistema eragileetan, Google-k Android merkatua menderatzen du % 86,8arekin, Apple-ren iOS-k % 12,5 eta Windows 10-k Microsoft-ekin,% 0,7. Microsoft-ek sistema mugikorren erabiltzaile-kuota txikia dute, sistema eragileekin baterako gailu mugikorren eza dela eta. Hala eta guztiz ere, Microsoft-en sistema eragile bat dituzten telefono mugikor batzuk aurki ditzakegu: HP Elite x3, Microsoft L950, HTC One M8, Xiaomi Mi 4, Samsung ATIV S edo Microsoft L650, esaterako. Banden euskarria

Zenbat eta irrati banda gehiago onartu izan, telefonoek orduan eta frekuentzia gehiago erabil ditzake. Tri-banda telefonoak, zehazki, hiru frekuentzia onartzen dituzte. Hori dela eta, teorian, beste edozein telefono mugikorrekin (bi banda edo banda bakarrarekin ) konparatuz, estaldura hobea eskaintzen dute.

Hiru bandetako telefonoei smartphone globalak deitzen zaie, ia mundu osoko lau GSM frekuentzia nagusiekin bateragarriak baitira. Hori dela eta, edozein unetan erabil daitezke. Hala eta guztiz ere, komeni da erabiltzaileak beti haien zerbitzu-operadorea kontsultatzea ekipamenduaren bateragarritasuna ezagutu ahal izateko.


Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, smartphonen disenua honelakoa izaten da: laukizuzenak, bat edo bi kamera (aurreko eta atzekoa) eta botoi batzuk (normalean hiru izaten dituzte: bolumena igo, bolumena jaitsi eta gailua blokeatzeko, pizteko eta amatatzeko botoiak), beste guztia ukimen-pantailaren bidez egiten baita.

Telefono adimentsuen adibide batzuk hauek dira:

• Applen iPhone seriea

• Samsungeko Galaxy seriea

• Lenovoko Moto G6 seriea

• Huaweieko P20a

LGko G7 ThinQa

• Googleko Pixel 3a

• Sonyko Xperia seriea

• Blackberryko Blackberry seriea

• Nokiako Lumia seriea


Bateria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtearen amaieran, telefono adimentsuen baterien iraupen luzeagoa bihurtuz joan da; hala eta guztiz ere, aurrekoen baterien iraupen laburra zen ordenagailu sistemen eta telefono adimendunen koloretako pantailen eskakizunak betetzeko gai ez zirelako.

Hala ere, gailu hauen erabiltzaileek etxetik kanpo, lanean eta autoetan erabiltzeko kargagailu gehigarriak erosten dituzte askotan. Kanpoko bateriak, besteak beste, kable batekin telefonoarekin konektatzen diren eredu orokorrak dira eta telefono bakoitzari eransten zaizkion eredu pertsonalizatuak daude. 2016an, Samsung-ek Galaxy Note 7 telefono mugikorren milioika gailu baztertu behar izan zituen. Izan ere, tenperatura arazo baten ondorioz, lehertzen ziren.

Kontsumitzaileen erosotasuna lortzeko, haririk gabeko kargatzeko geltokiak zenbait hoteletan, taberna eta beste gune publiko batzuetan jarri dituzte.


Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono adimentsuetarako osagarri ugari saltzen dira, kutxatilak, pantaila babesleek, kargagailu kableek, haririk gabeko zentralek, USB On-The-Go egokigailuak (USB unitateak konektatzeko eta, zenbait kasutan, HDMI kablea monitorera konektatzeko), bateriak, aurikularrak, entzungailu mikrofonoak (adibidez, telefonoan deiak egin ahal izatea belarrira hurbildu gabe) eta Bluetooth bidez konektatzen diren bozgorailuei esker, erabiltzaileek haien mugikorretan dutena entzuteko aukera dute.

Plastikozko kutxatila bigunak edo kautxuzkoak nahiko merkeak dira, kolpeen aurkako babes moderatua eta atzamarken aurkako babes ona ematen dituzte. Garestiagoak eta erresistenteagoak, ordea, gomazko betegarria dute kanpoko estalki estu batekin konbinatzen dira, emaitza hobeak lortzeko asmoa dute. Batzuk, liburu baten antzeko forma dute. Hauetan, erabiltzaileek ireki dezaketen estalkia (azala) ixtean, pantaila kutxatila formetakoetan baino babestuago egoten dira. Gainera, liburu antzeko zenbaitetan, duten estalkian bertan, kreditu-txartelak gordetzeko poltsikoak dituzte eta horiei esker, zorro gisa erabil daitezke.

Osagarriak telefono konkretu bakoitzaren fabrikatzaileek saltzeaz gain, beste batzuek ere harekin bateragarri diren produktuak saltzen dituzte.


Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono adimentsuetan malwarea (hau da, software kaltegarria) erraz sar daiteke seguru ez den aplikazioen denda baten bitartez. Sarritan, malwarea legezko aplikazioen bertsio pirateatuetan ezkutatzen da, hirugarrenen aplikazioen denden bidez banatzen baitira. Malwarea "eguneratze erasoa"ren bidez sar daiteke ere. Aplikazio-denda batetik lortutako aplikazioek zenbait mota berriko malwarekiko ahulak izan daiteke. Beraz, instalatuta daukaten eguneratze bat eskuragarri dagoenean erabiltzaileei jakinarazi behar diete, ordura arte dauden malwarearen aurkako babesa izateko.