Lankide:KZ1CD03/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita ardo saltzailea zen arren, fisika eta matematika sailetako ezaguera ugari zituen. Josephek lan ugari egin zituen mikroskopio eta optikaren inguruan. Leiar akromatikoen lehenengoetariko sortzailea izan zen. Londresen ikasi zuen eta 1854ean Edinburgon zirujau izateko trebatu zen, Jarnes Symekin batera. Ondoren, Jarnesen alabarekin hezkonduko zen. Hiri horretan anatomia eta fisiologiaren inguruko lan ugari egin zituen. 1860. urtean Glasgowera joan zen beranduago, 1877. urtean, Londresera berriro ere bueltatzeko. Bertan ‘King’s college’ eko irakasle izendatu zuten.

Glasgoweko klinika bereganatu zuenean, bertako arazo larri bati aurre egin beharko zion: ospitale horretan sartzen ziren %30-%50 ek erisipela, piemia edo edema purulentoaz gaixotzen ziren. Antzinako beste zirujau batzuek bezala, ‘Pus loable’ aren aurka jarri zen eta zaurien infekzio eta pusaren sorrerak putrefakzioaren ondorio zirela esan zuen.

Listerrek Pasteurren ideien nondik norakoak ezagutzen zituen. Pasteurrek putrefakzioak germenen ondorioz gertatzen zirela zihurtatu zuen. Ideia horiek kirurgia sailera eraman zituen, hausketa irekien taldeetara bereziki.

Hausketa sinpleak arazo gabe sendatzen ziren, baina irekiak zeuden zauriak normalean infekzio batean bukatzen zuten. Hau aire atmosferikoarengatik gertatzen zela uste zuen, germenak isurtzen zituelako zaurira. Horregatik, airea ‘filtratzen’ saiatu zen nola edo hala.

Zink kloruroarekin probatu zuen baina Azido Fenikora aldatu zuen errazago lortu zitekeelako. Pariseko farmazeutiko batek, Lemaire abizenekoak, sustantzia hau aztertu zuen 1860 eta 1863 urteetan zehar.

[1]

Argitarapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin zituen bi argitarapenen artean, desberdintasun aipagarriena teknika izan zen. Bere azkeneko ikerketan urarekin isuritako konpresak erabiltzen zituen zauriak sendatzeko, eta giroa pulberizatzen zuen, zauriarekin kontaktuan egon zitezkeen materialekin batera. Piskanaka kasu desberdinak biltzen joan zen, esperientzian oinarritutako aldaketak eginez. 1867. urtean, adibidez, tibia hautsita zuen gaixo bat operatu nahi izan zuen, eta bere metodoa erabili zuen horretarako. Normalean, horrelako ebakuntzen emaitza heriotza izaten zen, baina gaixo honek ez zuen inolako arazorik izan.

1857. urtean ‘Tratamendu berria’ deituriko lana argitaratu zuen. Lan horretan hausketen tratamendua eta infekzio kasuen azterketak azaltzen ziren. 1867. urtean bere ikerketa berriaren emaitzak aurkeztu zituen, Britainiaren medikuntza asoziaziokoa alegia. Urte bat beranduago Glasgoweko medikuntzan beste ikerketa berri bat egin zuen. 1869. urtean ikerketa hori bere unibertsitateko hasierako saiorako erabili zuen. Material guzti hau liburu gisa argitaratu zuen 1867. urtean, ‘On the Antiseptic Principle in the Practice of the surgery’ izenburuarekin.

[2]

Listerismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Listerismoa zabaltzen joan zen. Baina mediku guztiak ez zeuden ideia horren alde. R. Lawson Taii, Birminghamekoa, antisepsia gauza ez erabilgarri bat bezala kalifikatu zuen, amaieran frogei arrazoia eman zien arren.

Beste herrialde europarretan antzeko zerbait gertatu zen. Vienan, adibidez, kirurgia oso aurreratuta zegoen arren, zirujau ugarik ez zuten idea hau guztiz onartzen.

1870an anputazioei buruzko emaitzak argitaratu zituen. Antisepsia baino lehen heriotzen ehunekoa %45ekoa zen. Antisepsia erabili ondoren ordea, %15era jeitsi zen. 1871. urteaz geroztik Listerren metodoa erabiliagoa izan zen Herrialde guztietan.

[3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912. urteko otsailaren 10an hil zen Lister. Sari eta onarpen ugari jaso zituen. Westminsterreko Abadian ospatu zen bere hileta. Bere izena Corynebacteriaceae mikroorganismo talde batentzako geratu da gordeta: Listeria.

  1. Fresquet, J.L.. «Joseph Lister (1827-1912)» www.historiadelamedicina.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Biografia de Joseph Lister» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  3. (Ingelesez) «Joseph Lister (1827-1912)» broughttolife.sciencemuseum.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).