Lankide:Maddial/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Narodnik-ak  XIX.mendean 1860 eta 1870eko hamarkadetan Errusian eman zen mugimendu sozialistaren partaideak izan ziren. Naródnik edo Naródniki hitzak populista[1] esan nahi du eta errusiar iraultzaileen izena da. Haien mugimendua Naródnichestvo bezala ezagutua izan zen. Errusiako Narodnikiek uste zuten nekazarien artean propaganda politikoa banatzeak jendetzaren esnatzea ekarriko zuela eta horren eraginaren bidez, Tsarraren erregimenaren liberalizazioa.

Garai hartan, Errusia nagusiki nekazaritzarako herrialdea zenez, nekazariek herriaren gehiengoa ordezkatzen zuten. Hortik dator mugimenduaren izena; izan ere, (narod)-ek: herria esan nahi du. Hori horrela, mugimendua Narodnichestvo bezala ezagutzen zen edo populismo bezala. Errusierazko esapide honetatik eratorria da: «Хождение в наро», edo, euskaraz, jendearekin joaten. Beraz, mugimendua nekazaritza-sozialismo moduko bat izan zen. Erakunde ekonomiko autonomoetan eraikia zegoen, beraien artean loturiko hainbat herriren artean Estatua ordezkatu eta federazio moduko baten gisa diharzuten.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimenduaren hastapenak errusiar intelektualen artean eman ziren 1860 eta 1870eko hamarkadetan. Haien lehen organizazioa 1860ko hamarkadan sortu zen eta “Zemlyá i Volya” izena hartu zuen. Abiarazle nagusia Alexandro II.aren jarrerarekiko desadostasuna izan zen 1861eko Emantzipazio Manifestuaren aurrean. Manifestu horretan, nekazariak morrontzatik askatu ziren, baina nekazaritzarako baldintza ekonomiko txarrak ere sortu ziren. Esaterako, lur-jabeei mesede eginez lurra birbanatzeko orduan eta herrixkei konpentsazio kolektiborako sistema ezarriz [2].

1870ko hamarkadaren erdialdean, nekazarien garrantzi eza eta gobernuaren jazarpenaren konbinazioak, Narodnikiarrek programa erradikalago eta antolaketa-metodo zorrotzagoak bilatzea ekarri zuen[3] .

Oinarri ideologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeek ez zuten antolaketa zehatzik ezarri, baina bat zetozen monarkia eta kulakak boteretik kentzeko eta lurra nekazarien artean banatzeko asmo orokorrarekin. Narodnikek Karl Marxen ideologia komunista sartu zuten beraien irakaskuntzan, Marxen zenbait ideia onartuta. Hala nola, jabetza eta ekoizpen komunalen ideia zein enpresa pribatuengan sentitzen zuen nahigabea. Hala ere, Marxen oinarrizko bi printzipio aldatu zituzten.

Batetik, nekazaritza-komunismoan sinisten zuten eta une hartan Errusiako populazioaren gutxiengoa zen industria- langileria mespretxatzen zuten. Bestetik, Marxen garapen historikoaren teoria beraien beharretara egokitu zuten. Teorian, gizartea behartuta dago komunismo primitibotik kapitalismo industriala egitera eta hortik proletarioen diktadurara.

Hori horrela, Errusian ez zen aplikatuko, kontuan izanda nekazarien bizitza herri lurrak edukitzeko erakunde tradizionalean oinarritzen zela. Mir bezala ezagutzen zen. Beraien ustez, erregimen aldaketa arrakastatsu batek Errusiari kapitalismoaren tarteko etapa    gainditzeko eta komunismo primitibotik sozialismo modernora zuzenean igarotzeko aukera emango zuen. Mir eta artelak, jatorrizko herrixkako kooperatiba produktibo bezala ezagunak, Narodnikiek ziotenez, komunitatearentzat onuragarria izango zen ekoizpen eta banaketa-sistema garatuko zuten.

1874ko kanpainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874ko udaberrian, kulaken eta nekazarien arteko gatazkek garai nahasiak ekarri zituzten Errusiako hiriguneetara, eta “narodnik intelektualtasunak” hiriak utzi zituen herrietan zehar, “Herriaren artean” (hortik dator izena) joanez, nekazariei matxinatzeko agindu morala erakutsi nahian. Ez zuten ia babesik aurkitu ordea [4].

Narodniken gizarte-funtsa, oro har klase ertain eta ertain-altukoak izanda, errusiar nekazariek eta haien kulturak ez zituzten ongi hartzen, Denbora asko eman zuten nekazal ohiturak, jantziak eta dantzak ikasten. Kasu batzuetan, errusiera ere ikasi behar izan zuten, mendebaldeko errusiar aberatsek frantsesez edo alemanez hitz egiten baitzuten.

Herri edo herrixka batzuetara iristean, egoki jantzita eta ikasitakoa kantatuz eta dantzatuz, errusiar nekazari askok, Mendebaldeko Errusiaren liluramenduaz erabat lilulaturik, sorgintzat hartu zituzten. Asko zelatari taldeek jazarri zituzten, eta askotan nekazaritzako tresnekin erasotzen zituzten, edota proba beldurgarriak egin zizkieten, baita sutan bizirik erre ere.

Dirudi narodnichestvo hitza hiztegi politikoan erabili ez zen 1878 urtera arte, nahiz eta fenomenoa hiru urte lehenago hasi. Honek fase izugarri zehatza zehaztu zuen mugimendu sozialistako historian.

Organizazioaren errepresio horren ondorioz, 1879an Zemlya i Volya (lehen organizazioa) bi taldetan banatu zen. Batetik, Narodnaya Volya ("Herriaren borondatea") ezkutuko terrorismoaren aldekoa, Alejandro II.a Tsarraren (1881) hilketaren ondoren desegin zen alderdi terrorista. Baldintza oso errepresioboetara egokitutako programa iraultzaile batekin sortu zen; elkarte sekretu batek gidatutako terrorismoarekin hain zuzen. Biolentzia handiko ekintzak ugaritu ziren eta Tsarraren hilketaren ondorioz, alderdiak atzera egin zuen maila politikoan, desegin arte.

Narodnistek, beraz, terrorismoaren praktika garatu zuen, eta, tsarra naturaz gaindikoa ez zela uste zutenez, hil egin zezaketela frogatu behar zuten. Teoria honek, "borroka zuzena" deitua, gobernuaren aurka borroka egiteko aukeraren etenik gabeko frogapena nahi  zuen, honela, herriaren izpiritu iraultzailea eta kausaren arrakastan zuen fedea goratuz eta gainera, borrokatzeko gai zirenak.

Aitzitik, Alexandro II.a Tsarraren hilketak, Narodnaya Volyaren jarduera ezegonkortu zuen, baina mugimendu iraultzaile anarkista eta sozialdemokratek lortu nahi zutena lortu zituen. Mugimendu honek betikotu egin zuen iraultzaren sinesmena, bere izaera apolitikoan.

Bestetik, Chorny Peredel («banaketa beltza»), alderdi horrek nekazarien arteko lana nabarmentzen jarraitu zuen. Hasierako programa propagandista zabaltzea zen haien helburua, eta nekazarien benetako beharretara bideratu zuten.

Nahiz eta alderdi honek ez zuen luze iraun, ondorengo sozialista iraultzaileek, sozialista popularrek eta trudovikiek antzeko taktikak partekatu zituzten, jatorriz narodnikek ezarritako ideia eta praktikekin.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narodnichestvok eragin zuzena izan zuen Errumaniako politikan eta kulturan, Constantin Dobrogeanu-Gherearen idazkien bidez, eta Saudi Arabian (gaztetan Narodnaya Volyako kide zen) jaiotako Konstantin Stere defendatu zuen. Azken horrek hainbat talde aurkitzen lagundu zuen, Viaa Româneascía literatura- aldizkariaren inguruan sortutako talde bat barne. Aldizkaria Garabet Ibraileanu eta Paul Bujorrekin batera argitaratu zuen.

Azken batean, Narodnichestvok ez zuen zehaztu eliteak masekin duen harremana, baizik eta eliteak herrialdearen garapen ekonomikoari buruz duen ikuspegia. Izan ere, fenomeno erreal bat bilakatu zen, baita pisuzko izendapen bat ere. Beste zentzu batean, nolabaiteko tresna politikoa izan zen, bide batez 1890eko hasierako publizista marxistek sortua eta baita popularizatua ere. Hala nola, inolako justifikazio historikorik ez zutenak eta bertan bildutakoek arbuiatu zituztenak.

Stere eta Popornaisten migimenduak (“popor”-etik, errumanieraz jendea) azkenean iraultza erabat baztertu zuten. Hala ere, bat etorri zen Narodniken ikuspegiarekin: kapitalismoa ez zela beharrezko etapa bat nekazaritza-herrialde baten garapenean. Ikuspegi horrek, ohiko marxismoaren kontrakoa zena, eragina izan zuen Ion Mihalacheren Alderdi Nekazarian, eta baita Virgil Madgearuren filosofian ere.

Eric Hobsbawm historialari marxistak, Narodniken eragin bat antzeman zuen metodo boltxebistan. “Leninen Boltxebikeek batzuetan Buonarro-Narodnik tradiziozko esperientziari eta lan-metodoei buruz onartu dutena baino gehiago zor dute, nahiz eta antiritualismo Marxistak ahal duen guztia egin du gogotsu eta sentikortasun eta koloregabetasuneko giroa ezartzeko, baita tranpa eta dagetako jardueretan ere, non, herri-izenak erakusten duenez, erromantizismoko kopuru jakin batek partaideei eragiten dien muturreko tentsioa konpentsatzeko joera dute”.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tierra y libertad : cien años de anarquismo en España. (1. ed. argitaraldia) Crítica 2010 ISBN 978-84-9892-119-9. PMC 659712474. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Narodnik | Movimiento social ruso» Narodnik | Movimiento social ruso 2020-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. (Ingelesez) «Narodnik | Russian social movement | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  4. Radkey, Oliver H.. (1958-12-31). The Agrarian Foes of Bolshevism.  doi:10.7312/radk93054. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).