Lankide:Ortzizabala/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guido Caprottiren hilobia Avilan

Guido Caprotti Pachetti(Monza, 1887ko urriaren 5a-Balmaseda, 1966ko irailaren 5a) Italiar margolari bat izan zen. Europan barrena hainbat bidai egin ostean kasualitatez  Avilara heldu zen 1916 urtean. Bere lan gehienak bertan ondu zituen. Mundu osoan arrakasta izan zuen eta, hori dela eta, hainbat sari jaso zituen, Avilako “adoptatutako semea” titulua edo Milaneko Brerako akademiak emandako  Arte Ederreko erakusketa nazionalaren urrezko domina besteak beste.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monzan(Italia) jaioa, oso txikitatik bere dohain artistikoengatik nabarmendu zen. Herri bakoitzaren purutasun eta egiazko izaera bilatzen bidai ugari egin zituen Europan barrena.[2]

Espainiagatik erakarria sentitu zen, pintoreskoa zelako eta herri horretako pintore handien lanak ezagutzen zituelako. Trenez  zihoala elur ekaitza handi bat gertatu zen eta Avilan harrapatuta geratu zen. Bertan halabeharrez egondako egunek  inpresio handia eragin zioten eta hori dela eta bertara bizitzera lekualdatu zen.[2]

Guidok izaera irekia zuen eta oso azkar Avilako bizitza publikoan eta kulturalean onartuta izan zen.[2]

Laster bizitza guztian bere bikotea izango zena ezagutu zuen, Laura de la Torre. Berarekin Avilako hiriaren alde zaharrean dagoen Superunda jauregira joan zen bizitzera.[2]

Guda zibilan Avila utzi behar izan zuen, baina amaitu ondoren bere familiarekin  hirira bueltatu zen.[2]

1996an hil zen Balmasedan, bere emaztearen familiaren jaioterrian.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guido Caprottiren lana klasizismoaren barruan sailka daiteke.

Artista honek egunerokoan Avilan gertatzen zena bere margolanetan islatu zuen.[2] Bere lanetan hiriaren arkitektura eta urbanismoa, herritarren izaera eta bertan arnasten zen mistizismo erlijiosoa irudikatzea lortu zuen.

Bere koadroetan agertzen diren gaien artean azpimarratzekoak dira nekazal eremuko jendearen eta pertsonaia popularren erretratuak. Horrez gain, figura erlijiosoei garrantzia berezia eman zien: Prozesioak, fraide eta mojak ohikoak izan ziren bere margolanetan. Bere talde erretratuetan maisuki erabili zuen argia eta lortu zuen giroa berregitea eta pertsonaia bakoitzaren izaera irudikatzea.[3]

Bere koadroetan, beste lanekin zerikusia ez duena baina oso ohikoa den gaia emakumeen gorputz biluzia da. 20ko hamarkadatik aurrera gai honi buruzko hainbat obra egin zituen. Veneziar Errenazimenduko  eta bere garaiko artistek influentzia handia izan zuten lan hauen estiloan.[3]

Azkenik, erretratuak bere ekoizpenaren parte handi bat dira. Bere ingresu sarrera nagusia enkarguak izan ziren. Horregatik bere lanetan erretratu ugari daude, batez ere emakume burges eta aristokratikoena.[3]

Bere obren zati handi bat Avila hiriburuko udal jabetzakoa den Superunda jauregian(Bere bizitokia izan zen jauregian) ikusgai dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Guido Caprotti. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Guido Caprotti | Ávila Turismo» Página Oficial de Turismo de Ávila (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
  3. a b c (Gaztelaniaz) blamara. (2014-10-02). «Guido Caprotti (III): La colección» La Mirada Extraviada (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).