Lech Kaczyński
Wikipedia(e)tik
| Lech Aleksander Kaczyński | |
|
|
|
|---|---|
| 2005 – 2010 | |
| Aurrekoa | Aleksander Kwaśniewski |
| Ondorengoa | Bronisław Komorowski (Behin-behinekoa) |
|
|
|
| Jaiotza | 1948ko ekainaren 18a Varsovia (Polonia) |
| Heriotza | 2010eko apirilaren 10a Smolensk (Errusia) |
| Erlijioa | Katolikoa |
Lech Aleksander Kaczyński (Varsovia, Polonia, 1948ko ekainaren 18a - Smolensk, Errusia, 2010eko apirilaren 10a[1]), Poloniako politikaria izan zen. Poloniako Legea eta Justizia alderdi kontserbakorreko kidea zen.
Hainbat postu izan zituen, Varsoviako alkatea 2002tik 2005era eta Poloniako presidente izan zen 2005etik 2010ean hil zen arte.[2]
Eduki-taula |
[aldatu] Hegazkin istripua
Sakontzeko, irakurri: 2010eko Poloniako Aireko Armadaren Tu-154 hegaldia
2010eko apirilaren 10ean, Errusiako Katin hirian Bigarren Mundu Gerra garaian Stalinek burututako Katingo sarraskian hildako poloniarrak omentzera zihoala, hegazkin istripua izan zuen Lech Kaczyńskiren hegazkinak Errusiako Smolensk hiriko aireportuan lur-hartzen ari zela.[2] Bidaiari guztiak hil ziren, tartean Lech Kaczyński eta bere emaztea.[1]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b (Euskaraz) http://www.berria.info/albisteak/40367/Poloniako_presidentea_hil_da_hegazkin_istripuan.htm, Berria, http://www.berria.info/albisteak/40367/Poloniako_presidentea_hil_da_hegazkin_istripuan.htm. Noiz kontsultatua: 2010-04-10
- ↑ a b (Ingelesez) Polish president likely killed in plane crash, CNN, http://edition.cnn.com/2010/WORLD/europe/04/10/poland.president.plane.crash/index.html?hpt=T1. Noiz kontsultatua: 2010-04-10
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Polonieraz) (Ingelesez) Poloniako Presidentearen webgune ofiziala
| Artikulu hau Poloniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |