Katin
|
Katin |
|
|---|---|
| — Hiria — | |
| Izen ofiziala | Ка́тынь |
| Estatua Barruti federala Subjektu federala |
Erdialdea Smolensk oblasta |
| Koordenatuak | 54°47′0″N 31°44′″E / 54.78333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 54°47′0″N 31°44′″E / 54.78333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
| Eremua | 27,94 km2 |
| Garaiera | 167 m |
| Posta kodea | 214522 |
| Biztanleria | 1.737 bizt. (2007) |
| Dentsitatea | 62,17 bizt./km² |
Katin (errusieraz Каты́нь, polonieraz Katyń) Errusiako landa herrixka da, Smolensk hiritik 20 bat kilometrora kokatua. 2000 biztanle inguru ditu.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Smolensk hiritik mendebaldera kokatzen da (gutxi gorabehera 18 kilometrora) eta Bielorrusiako mugatik 60 kilometro ingurura. Berlin-Varsovia-Minsk-Mosku nazioarteko trenbidean geltokia du.
Historia [aldatu]
Katingo sarraskia [aldatu]
Katingo basoaren sarraskia Bigarren Mundu Gerran Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egindako poloniar hiritarren (horietatik asko gerra-presoak ziren armadaren ofizialak) masa exekuzioa izan zen. 1940ko udaberrian egindako sarraskian, hiru leku ezberdinetan egina, 15.000[1] eta 22.000[2] poloniar artean erail zituzten.
Wehrmachtek hilobiak aurkitu zituenean Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBekin harremanak apurtu zituen. Hirugarren Reichak propaganda-helburu moduan erabili zuen sarraskia, Stalinek naziei kulpa egotzi zien bitartean[3]. 1990 artean, Mikhail Gorbatxov gobernuan zegoela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen bere erantzukizuna onartu.
Poloniar hegazkin istripua [aldatu]
2010eko apirilaren 10ean, sarraskiaren 70. urteurrena gogoratzeko Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta hainbat militar eta politikari eraman zituen hegazkina Smolensk hiritik gertu istripua izan zuen eta ez zen inor bizirik irten.