Leiden

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Herbehereetako udalerri infotaula Leiden[1] Herbehereetako hego-mendebaldeko hiria da. Hego Holandako probintzian dago.

Geografia

Itsasotik 10 km-ra dago, Haga hiriaren ipar-ekialdean, Rhin Zaharra (Oude Rijn) eta Rhin Berria (Nieuwe Rijn) ibaien bilgunean.

Historia

Erromatarren garaiko Lugdumun Batavorum da, Erdi Aroan Lithis izena hartuko zuena.

1574. urtean espainiarrek setiatu zuten.

Ekonomia

Industriagune garrantzitsua da (ehungintza, janari industria, altzairugintza, elektronika, papergintza, inprimategiak).

Ondasun nabarmenak

1575. urtean sortutako unibertsitatea dago.

Aipagarri dira Arte Ederretako museoa, Antzinateko museoa, Udal museoa (bertan dago Lucas Leidenekoak margoturiko Azken Juizioa obra), muino artifizial batean eraikitako gaztelua (Burcht), XIV. mendeko San Pedro eliza eta XV. mendeko San Pankrazio eliza.

Hiri senidetuak

Irudi galeria

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leiden Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak