Toruń
|
Toruń |
|||
|---|---|---|---|
Erdian: Hiriaren ikuspegia Behean: Epaitegia, Nikolas Kopernikoren etxea, Dwór Artusa |
|||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Toruń | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Kujavia-Pomeraniako voivoderria | ||
| Konderria | Torun | ||
| Alkatea | Michał Zaleski | ||
| Herritarra | Torundar | ||
| Koordenatuak | 53°02′N 18°37′E / 53.033°N 18.617°EKoordenatuak: 53°02′N 18°37′E / 53.033°N 18.617°E | ||
| Eremua | 115,72 km2 | ||
| Garaiera | 30 m | ||
| Posta kodea | 87-100 - 87-120 |
||
| Biztanleria | 205.312 bizt. (2010[1]) | ||
| Dentsitatea | 1.774,21 bizt./km² | ||
| Sorrera | XIII. mendean | ||
| http://www.torun.pl | |||
Toruń (alemanez: Thorn, kaxubieraz: Torń, latinez: Thorunium) Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua da. Vistula ibaiaren ertzean dago, Varsoviatik 210 kmra. 1999tik Kujavia-Pomeraniako voivoderriko bi hiriburuetako bat da. 2010eko abenduaren 31n 205.312 biztanle zituen[1].
Poloniako hiririk zaharrenetako bat da. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erdi Aroko hirigunea.
Eduki-taula |
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Torun) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.1 | 1.4 | 6.2 | 12.7 | 18.8 | 22.2 | 23.5 | 23.0 | 18.5 | 12.8 | 5.9 | 1.6 | 12.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.8 | -1.8 | 1.9 | 7.1 | 13.0 | 16.6 | 17.8 | 17.2 | 13.0 | 8.3 | 3.4 | -0.6 | 7.7 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.6 | -4.7 | -1.5 | 2.4 | 7.3 | 10.7 | 12.2 | 11.7 | 8.6 | 4.9 | 0.9 | -3.1 | 3.6 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 27 | 23 | 26 | 30 | 56 | 78 | 77 | 60 | 45 | 39 | 40 | 35 | 536 |
| Iturria: Climate-charts.com[2] | |||||||||||||
Historia[aldatu]
Oso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako Ligako kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebaldearen eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen, Varsoviako Dukerri Handiaren garaian izan ezik (1807-1815). 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.
Ekonomia[aldatu]
Burdinbidegune garrantzitsua da. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia.
Hezkuntza[aldatu]
Goi mailako irakaskuntza zentrorik handiena Nikolas Koperniko unibertsitatea (polonieraz: Uniwersytet Mikołaja Kopernika) da.
Monumentuak[aldatu]
| Toruńgo Erdi Aroko hirigunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 835 |
| Kokalekua | Polonia |
| Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 53°01′N 18°37′E / 53.017°N 18.617°E |
| Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
1997tik Toruń Gizateriaren Ondare izendaturik dago. Hirian Erdi Aroko eraikin ugari dago. Izan ere, arkitektura gotikoko monumentu gehien dituen Poloniako bigarren hiria da, Krakoviaren ondotik[3].
Herritar ezagunak[aldatu]
- Leszek Balcerowicz
- Grzegorz Ciechowski
- Tony Halik
- Zbigniew Herbert
- Mikołaj Kopernik
- Bogusław Linda
- Janina Ochojska
- Tadeusz Rydzyk
- Wisława Szymborska
- Aleksander Wolszczan
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Demographic Yearbook of Poland 2011 Stat.gov.pl
- ↑ , http://www.climate-charts.com/Locations/p/PL12250.php.
- ↑ Torun Pamplona2016.org
| Gizateriaren Ondarea Polonian | ||
|---|---|---|
|
Auschwitz-Birkenau • Bakearen elizak (Jawor eta Świdnica) • Białowieża basoa 1 • Krakoviako hirigune historikoa • Kalwaria Zebrzydowska • Malborkeko gaztelu teutonikoa • Mendeurrenaren Gela (Wrocław) • Muzakowski parkea 2 • Polonia Txikiko egurrezko elizak • Toruńgo Erdi Aroko hirigunea • Varsoviako hirigune historikoa • Wieliczka gatz-meategia • Zamośćeko hirigune historikoa Oharrak: 1Bielorrusiarekin batera · 2Alemaniarekin batera |
||