Leonid Kutxma
| Leonid Kutxma Леонід Кучма |
|
|
|
|
|---|---|
| 1994ko uztailaren 19 – 2005eko urtarrilaren 23 | |
| Lehen ministroa | Vitali Masol Jevhen Martxuk Pavlo Lazarenko Valeri Pustovoitenko Viktor Justxenko Anatoli Kinakh Viktor Janukovitx |
| Aurrekoa | Leonid Kravtxuk |
| Ondorengoa | Viktor Justxenko |
|
|
|
| 1992ko urriaren 13 – 2003ko irailaren 22 | |
| Presidentea | Leonid Kravtxuk |
| Aurrekoa | Vitold Fokin |
| Ondorengoa | Vitali Masol |
|
Yuzhmasheko zuzendari nagusia
|
|
| 1986 – 1992 | |
| Aurrekoa | Aleksandr Makarov |
| Ondorengoa | Juri Alekseyev |
|
|
|
| Jaiotza | 1938ko abuztuaren 9a (74 urte) Txaikyne, Txernihiveko oblasta, Ukrainako ESS, SESB (gaur egun Ukraina) |
| Ezkontidea | Ludmila Kutxma |
| Lanbidea | Politikaria |
Leonid Danilovitx Kutxma, ukraineraz: Леонід Данилович Кучма, (Txaikyne, Txernihiveko oblasta, Ukrainako ESS, SESB, gaur egun Ukraina, 1938ko abuztuaren 9a) ukrainar politikaria da. 1994ko uztailaren 19tik 2005eko urtarrilaren 23ra Ukrainako presidentea izan zen.
Bizitza [aldatu]
Nekazari-familia batean hazi zen. Ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen, eta gero eskolak eman zituen Dniepropetrovskeko Unibertsitatean. Baikonurko (Kazakhstan) kosmodromoko zuzendari tekniko gisa lan egin zuen. Postu horretan 120 kohete nuklearren jaurtiketa gainbegiratu behar izan zuen, eta horrek tiroideetako gaitza eragin zion. Denboraldi bat Kieveko erietxean igaro ondoren, 1986an munduko kontinentearteko koheteen fabrika handienaren zuzendari izendatu zuten, Dnieptopetrovsken, Ukraina erdian.
1992an Leonid Kravtxuk lehendakariak Ukrainako lehen ministro kargurako hautagai izendatu zuen. Handik gutxira lehen ministro Vitold Fokinek dimisioa eman zuen, erreforma ekonomikoari ez ekiteaz salatzen zuten nazionalisten presioen ondorioz, eta Kutxmak hartu zuen haren kargua. Hala ere, lehendakariarekin zituen desadostasunak behartuta, 1993ko irailean dimisioa eman zuen. Pixka bat lehenago, Ukraina post-sobietarraren lehenengo legebiltzarrerako hauteskundeetan diputatu hautatu zuten.
1994ko lehendakaritzarako hauteskunde aurreratuetan lehendakari hautatu zuten. Errusiarekin eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gainerako errepublikekin harremanak estutzearen aldekoa zen; aurreko lehendakariak, Kravtxukek, egin ez zuen erreforma ekonomikoari ekin zion, eta 1994ko azaroaren 1ean prezioen liberalizazioa agindu zuen, eta hilaren 12an lurraren pribatizazioa aldarrikatu zuen. Abenduan Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Hitzarmena izenpetu zuen, eta hala, Ukrainak -munduko armategi nuklear handiena zuen herrialdea, Estatu Batuen eta Errusiaren ondoren-, uko egin zion potentzia atomiko izateari. Ukraniako lehendakari izan zen 2004. urtera arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.