Lera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XX. mende hasierako kirol-lera
Lera. 2012

Lera gurpilen ordez, eskiak edo marrazak dituen ibilgailu bat da. Izotza edo elurra bezalako marruskadura maila txikiko lurretan erabiltzen da, baina edozein lur irristakorrek balio dezake lerarentzat, lur hori lehorregi ez badago behintzat. Kasuren batzuetan, errekako harriak edo bustitako hondarra, lerak irristatzeko lur egokiak izan daitezke.

Grabitatea propultsio indar bakar gisa, lera muinotik behera ere irrista daiteke, dibertsio soil gisa.

Lerak, animaliek tiratutakoak izan daitezke, orokorrean, zaldiak, mandoak, idiak edo zakurrak. Pertsonek ere tira dezakete. Umeek euren jolasetan edo euren umeekin jolasten ari diren gurasoak. Gizakiek tiratutako lerak, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran Artiko eta Antartikara britainiarrek egin zituzten esplorazio espedizioetan, oso ohiko ibilgailuak izan ziren. Beste batzuek, Roald Amundsen kasu, zakur taldeak erabili zituzten. Gaur egun, bidaiari batzuek kometak erabiltzen dituzte, latitude horietan lerak bultzatzeko.

Troika bat, hiru zaldik tiratutako lera bat da. Santa Klaus edo Bizarzuriren fikziozko lera elurrorein hegalariek tiratutakoa da. Eski txiki batzuk ditu, beharbada, aireratzeko eta lur hartzeko.

Euskal Herrian lerak oso erabiliak izan dira zelai zein larretan esate baterako belar jornadak garraiatzeko.

Lerak Antzinako Egipton[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipton, zurezko lerak erabili ziren, hainbat material inguruko basamortuetako hondar beroetatik garraiatzeko, batzuetan, objektu handi eta astunak garraiatuz, ikaragarrizko estatuak, adibidez. Garraioa errazteko, hondarra busti egiten zen lera pasatu aurretik.

Oraindik hor diraute, hilobietan aurkitutako batzuk. Euren eraikinen baxuerliebetan eta margoetan ere, egiptoar langileek mugitutako lerak agertzen dira.

Lerak kirol gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerak, Neguko Olinpiar jokoetan parte hartzen duten bi kiroletan erabiltzen dira: Bobsleighean eta lugeean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lera Aldatu lotura Wikidatan