Bizarzuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizarzuriren irudi bat, 1881ekoa.

Bizarzuri[1] edo Aita Noel (Papá Noel gaztelaniaz eta Père Noël frantsesez) —edo, izena kristaututa, Santa Claus[1] edo San NikolasEguberriko pertsonaia tradizionala da Mendebaldeko gizartean, ume zintzoei opariak ekartzen dizkiena Gabon-gauean (abenduaren 24tik 25erainoko gaua) edo San Nikolas egunean (abenduaren 6a).

AEBetan eta Kanadan arrakasta lortzen hasi zen XIX. mendean, Thomas Nast marrazkilariaren irudi batzuen eraginagatik. Geroztik asmatutako elezaharraren arabera, Bizarzuri Ipar Poloan bizi da, Claus anderearekin, eta handik dator Gabonetan elur-oreinek tiratutako lera batean. Gaur egungo irudia jantzi gorri eta zuriak dituen agure bizarzuri batena da.

Eduki-taula

[aldatu] Jatorria

[aldatu] Germaniar paganismo eta folklorearen eragina

Eskandinaviako Odin jainkoaren marrazkia, 1886koa, Georg von Rosenek egina.

Bizarzurik antz handia du Odinekin, germaniar herriek kristautu aurretik gurtzen zuten jainko nagusietako bat. Odin eta Bizarzuri berdintzen dituzten ezaugarri horietako gehien-gehienek Kristautasunarekin zer ikusirik ez dutenez, badirudi pertsonaia paganoa dela jatorriz, hau da, germaniarrek euren antzinako ohiturei eutsi zietela kristautu eta gero ere, eta ohitura horien isla dela Santa Claus.[2]

[aldatu] Kristautasuna

Antza denez, kristautasunak, beste hainbat ohitura paganorekin egin zuen bezala, bereganatu egin zuen hau ere.

Kristau irudi horretarako, San Nikolas Mirakoa edo Barikoa da lehenengo iradokitzailea. IV. mendean gaur egungo Turkian bizi izan zen, eta debozio handia diote Herbehereetan, Belgikan, Alemanian eta Austrian. Germaniar tradizio horretatik dator beraz Santa Claus, eta XVII. mendeko Father Christmas («Eguberri Aita») britainiar pertsonaiak ere eragin dio (gogoan izan dezagun germaniar jatorria dutela, gehienbat, britainiarrek ere). Father Christmas pertsonaia, besteak beste, Charles Dickensen A Christmas Carol liburuan azaltzen da nabarmen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. George Harley McKnight: St. Nicholas - His Legend and His Role in the Christmas Celebration (1917). Interneten eskuragarri.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. George Harley McKnight: St. Nicholas - His Legend and His Role in the Christmas Celebration (1917). Interneten eskuragarri.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak