Lisandro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lisandro (grezieraz Λύσανδρος) (K. a. 395ean hila) espartar militar bat izan zen, K. a. 405ean Egospotamoseko guduan atenastarrak garaitu zituen espartar flotaren komandantea izateagatik ezaguna. Hurrengo urtean, Atenas berak bakarrik hartu zuen, hala, Peloponesoko Gerrari amaiera emanez.

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisandro, Aristokleitoren semea, heraklidetako bat zen, baina ez zen Espartako errege familietako kide.

Ez dira ezagutzen bere gaztaroaren eta karreraren xehetasunak. Lisandro bere basea Efeson zuen Egeo itsasoko espartar flotaren kargu jarria izan zen K. a. 407an Altzibiades atenastar alderdira itzuli zenean Peloponesoko gerraren amaiera aldera. Almirante bezala eman zuen lehen urtean, K. a. 406an, Notioko itsas gudua irabazi zuen, eta espartar kausarako Ziro Gaztea persiar satrapa eta Dario II.aren semearen laguntza jaso zuen.

Atenasi lotutako hirietan bere aldeko jendea lortu zuen oligarkek eratutako dekarkiak ezartzeko promesarekin, eta balizko aliatu batzuen interesak bultzatu zituen.

Garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egospotamoseko guduan, non atenastar flota suntsitua izan zen (K. a. 405ean, nominalki agintean bigarrena zen arren, de facto zuzendu egin zuen. Ekintza honekin Atenas gosez errenditu zuen, Helespontoan zehar alearen ibilbidea itxiz.

Gero, Lisandro Agis II.a eta Pausanias Espartakoa espartar erregeekin bildu zen Atikan. Atenas setioaren ondoren erori zenean, Lisandrok hogeita hamar pertsonek osatutako gobernu bat eratu zuen, beranduago Hogeita hamar Tiranoak bezala ezagutu zena (K. a. 404).

Atenasen aliatuak ziren hirietan antolatu zituen dekarkiak, kasu askotan, espartar komandanteek zuzendutako goarnizioek gotortu zituzten.

Gainbehera eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabaina, Lisandro onarpena galtzen hasi zen Grezia osoan, bere lagunen interesak bultzatuz eta mendeku grina erakutsiz gogoko ez zituenen aurka. K. a. 403an "Hogeitamar Tiranoei" laguntzera bidalia izan zen Trasibuloren matxinada demokratikoaren aurka Atenasen. Litekeena da arrakasta izana espartar erregeek jaiotzen ari zen demokraziaren alde egiteak suposatu zuen galera politikoagatik izan ez balitz. Litekeena da oligarkek osatutako bere dekarkiak Lisandroren ospearen gainbehera nabarmeneko garai honetan baliogabetuak izatea, ziur asko espartar erregeen asmoa izango zena.

Agis II.a erregea hil ondoren, Lisandro bere aurreko aites edo maitale pederastikoa, Agisen anaia eta Espartako erregea K. a. 399an Agesilao II.aren tresna izan zen, baina Persia erasotzeko espedizio bateratuaren ondoren berriak arbuiatu egin zuen. Anatolian oraindik, garai batean izan zen pertsona boteretsua bezala gogoratua zen, eta Agesilao II.a poltsikoan izatea suposatu zuena. Honek nolabait Agesilao haserrarazi egin zuen, bereziki tronua Lisandrori zor ziolako. Agesilao garapena bilatzen ari ziren greziar joniar batzuk arbuiatzen hasi zen Lisandroren onarpenarekin. Honegatik eta beste tirabira batzuengatik, Espartara itzuli zen K. a. 396an, non, beharbada, errege familien botere tradizionalaren aurka konspiratzen hasi zen.

K. a. 395 eta K. a. 387 bitartean gertatu zen Korintoko Gerran Lisandrok aliatuek osatutako armada bat zuzendu zuen Fozidetik Beoziara, eta bere tropak Haliarton tebastar segada batek ustekabean hartu zituenean hila izan zen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duris Samosekoaren arabera (K. a. IV. mendea) Lisandro izan zen hiriek aldareak eskaini zizkioten lehen greziarra eta jainko bati bezala eskaintzen zizkioten sakrifizioak, eta samostarrek euren Heraren jaia Lisandreia deitu behar zela bozkatu zuten.

Lisandrori zuzendutako ereserkiak deitzen ziren: "Grezia sakratuko jenerala, Esparta zabaletik datorrena, eta soilik Oh, oh, pean kantatu nahi dugu".

Atenagoras Atenasekoak ere Marko Aurelio enperadore erromatarrari 176an idatzi zion, Samos uharteko biztanleei Lisandro jainkotu izana leporatuz.