Altzibiades

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Altzibiades.

Altzibiades Klinias Eskanbonides, grezieraz Ἀλκιβιάδης Κλεινίου Σκαμβωνίδης, Alkibiádēs Kleiníou Skambōnidēs (Atenas, K.a. 450 inguruan - Frigia, K.a. 404) Antzinako Greziako jeneral eta politikaria izan zen.

[aldatu] Biografia

Periklesek, hasieran, eta, gero, Sokratesek hezi zuten; argia bezain handinahia zen, eta hein berean miretsi eta gorrotatu egiten zuten hirikideek. Bere jokaera demagogikoari esker alderdi demokratako buru bihurturik, izugarrizko porrota ekarri zien Siziliako konkistara eraman zituen atenastarrei.

Sakrilegioa egin zuela leporatu ziotenean, Atenas utzi eta Samos uhartetik aristokraziaren aldeko estatu-kolpea prestatu zuen (Laurehunen Kontseilua, K.a. 411). Armadako buruzagi, atenastarren nagusigoa bermatu zuen Egeo Itsaso osoan. K.a. 407. urtean Atenas garaile izan bazen ere, berriz ere erbestera jo behar izan zuen eta Frigian hil zuten K.a. 404an.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak