Lluís Llach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lluís Llach i Grande
2006ko azaroaren 22an, Parisko Olympia antzokian
2006ko azaroaren 22an, Parisko Olympia antzokian
Datuak
Jaiotza herria Verges, Girona
 Katalunia
Jaiotza data 1948ko Maiatzaren 7a
(65 urte)
Musika mota kantautore
Webgunea www.lluisllach.cat

Lluís Llach i Grande (Girona, Katalunia, 1948ko maiatzaren 7) katalan egile abeslaria da.

Sei urterekin melodiak konposatzen hasi zen, baina 1965era arte ez zuen abestirik konposatu. Bere lehenengo abestia "Que feliç era, mare", bere anaiaren, Josep Maria, letra zuela.

1967an, Els Setze Jutges taldean sartu zenean, Nova Canço mugimenduan debutatu zuen.

1969ren amaieran, izaten ari zuen arrakastaren ondorioz, Palau de la Música Catalanan abestu zuen, bakarrik. Horrek, garai hartako bakarlaririk onenen artean jarri zuen. Ondoren, Kubara joan zen eta Madrilen bakarrik abestu zuen berriz ere. Hori dela eta, lau urtez Bartzelonan abestea debekatu zioten.

Halere, Frantzian hasi zen abesten, hain zuzen ere Parisen. Han, Olympia antzokia bete zuen bere kontzertu batean.

1975eko kontzertuen ondoren, atxilotu zuten eta isuna jarri zioten. Gainera, zortzi hilabetez Espainian kantatzeko debekua jarri zioten.

1976 berragertu zen Palau Municipal d'Esports de Barcelonan, bai eta jende asko erakarri ere.

Berak konposatutako abestiak kantatzeaz gain, Konstantinos Kavafis, Joan Salvat-Papasseit, Joan Oliver, Josep Maria de Sagarra, Màrius Torres edo Miquel Martí i Pol poeten olerkiei musika jarri dio.

2007an, agur esan zion bakarka abesteari, bi kontzertu hunkigarritan, beti bezain zorrotz: hara bildutako kataluniar politikari guztien aurrean, politikariek Kataluniako Estatutuarekin izandako erdipurdiko jokabidea kritikatu zuen, eta salatu zuen Europako ezkerrak gizartea eraldatzeari uko egin ziola hogei urte lehenagotik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1968. Els èxits de Lluís Llach
  • 1970. Ara i aquí
  • 1972. Com un arbre nu
  • 1973. Lluís Llach a l'Olympia
  • 1974. I si canto trist
  • 1975. Viatge a Ítaca
  • 1976. Barcelona. Gener de 1976
  • 1977. Campanades a morts
  • 1978. El meu amic el mar
  • 1979. Somniem
  • 1980. Verges 50
  • 1982. I amb el somriure, la revolta
  • 1984. T'estimo
  • 1985. Maremar
  • 1985. Camp del Barça, 6 de Juliol de 1985
  • 1986. Astres
  • 1988. Geografía
  • 1990. La forja de un rebelde
  • 1991. Torna aviat
  • 1992. Ara, 25 anys en directe
  • 1993. Un pont de mar blava
  • 1993. A Bigi, perquè el ballis
  • 1994. Rar
  • 1995. Porrera -Món-
  • 1997. Nu
  • 1998. 9
  • 2000. Temps de revoltes
  • 2002. Jocs
  • 2004. Poetes
  • 2005. i.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Llach Aldatu lotura Wikidatan